HERRI KIROLAK/SOKATIRA/EUSKAL SELEKZIOA
Beste domina bat euskal taldeentzat Mundialaren bigarren jardunaldian
Ostiral honetan jokatu da Lur Gaineko Sokatirako Mundialaren taldekako lehiaren bigarren jardunaldia. Goizez gizonezkoen 720 kiloko txapelketa (euskal ordezkaririk gabe) zein gizonezkoen 23 urtez azpiko 600 kilokoa (Goiherri aritu da) lehiatu dira, eta arratsaldez gizonezkoen 640 kiloko mailakoa (Gaztedi, Getxo, Goiherri A eta B eta Mutriku bertan zirela) zein emakumezkoen 540 kilokoa (non Gaztedi aritu den).
Goizeko ekitaldia 09:30etan hasi da, gizonezkoen 720 kiloko txapelketarekin, euskal talderik gabekoa.
720 Gizonezkoak
Fam.Janssens (Belgika)
Essex (Ingalaterra)
Lincoln (Ingalaterra)
Ashbal Club (Israel)
Velkonis (Letonia)
Valleitrekkers (Herbehereak)
EMAITZAK
1º Fam. Janssens (Belgika)
2º Valleitrekkers (Herbehereak)
3º Lincoln (Ingalaterra)
4º Velkonis (Letonia)
Jarraian 23 urtetik beherako gizonezkoen 600 kiloko kategoriakoek neurtu dituzte indarrak. Lau talde aritu dira: Powerrangers (Flandria), Dietenbach (Alemania), RTWF (Errusia) eta Goiherri (Erandio, Euskal Herria).
600 Gizonezkoak 23 urtez azpikoak
Powerrangers (Belgika)
Dietenbach (Alemania)
Goiherri (Euskal Herria)
RTWF (Errusia)
Goiherri taldeak brontzea eskuratu du 23 urtez azpikoen 600 kiloko mailan, hirugarren geratu baita Alemaniako Dietenbach eta Belgikako Powerrangers taldeen atzetik.
EMAITZAK
1º Dietenbach (Alemania)
2º Powerrangers (Belgika)
3º Goiherri (Euskal Herria)
4º RTWF (Errusia)
Arratsaldean, berriz, gizonezkoak 640 kilokoan bost euskal talde izan dira lehian: Gaztedi , Getxo, Goiherri A eta B eta Mutriku (Gipuzkoa).
640 Gizonezkoak
Mertensmannen (Belgika)
Powerrangers (Belgika)
Vandakker (Belgika)
VSA (Txekia)
Jeux Bretons Casson (Frantzia)
Perugia (Italia)
Heure (Herbehereak)
Valleitrekkers (Herbehereak)
Ebersecken (Suitza)
Engelberg (Suitza)
Gaztedi (Euskal Herria)
Getxo (Euskal Herria)
Goiherri (Euskal Herria)
Goiherri B (Euskal Herria)
Mutriku (Euskal Herria)
Euskal taldeek ez dute bere maila eman kategoria honetan eta dominak eskuratzetik urrun egon dira. Goiherrik Perugiari irabazi dio (1:54 denborarekin), baina ondoren, Heurerekin galdu du. Gaztedik, bestalde, Everseken taldearen kontra galdu du, eta ezin izan du aurrera egin, Getxo, Goiherri B eta Mutrikuk bezala.
EMAITZAK
1º Heure (Herbehereak)
2º Engelberg (Suitza)
3º Ebersecken (Suitza)
4º Valleytrekkers (Herbehereak)
Ondoren emakumezkoak aritu dira 540 kilokoan, Gaztediren partehartzearekin:
540 Emakumezkoak
Shi Da (Taipei Txinatarra)
VSA (Txekia)
Kaiserberg (Alemania)
Ashbal Club (Israel)
Gelderswoude (Herbehereak)
Gaztedi (Euskal Herria)
Txina Taipeiko Shi Da taldeak eskuratu du urrezko domina, finalean Herbehereetako Gelderswoude taldeari irabazita. Alemaniako Kaiserbergek brontzea eskuratu du eta Laukizko Gaztedi laugarren izan da.
EMAITZAK
1º Jin Mei Shi Da (TxinaTaipei)
2º Gelderswoude (Herbehereak)
3º Kaiserberg (Alemania)
4º Gaztedi (Euskal Herria)
Behin taldekako lehia amaituta, asteburuan selekzioen txanda izango da, non Euskal Herriko talde nazionala dominen bila arituko den.
TXAPELKETAKO EGITARAUA
Irailak 18, larunbata
-Goizeko saioa: 680 kl, gizonak / 580 Mistoa (WG)
-Arratsaldeko saioa: 560 kl, gizonak / 500 kl, emakumeak
Irailak 19, igandea
-Goizeko saioa: 720 kl, gizonak / 600 kl, gizonak / 23 urte azpikoak
-Arratsaldeko saioa: 640 kl, gizonak (WG) / 540 kl, emakumeak (WG)
Lur Gaineko Sokatira Mundialaren aurreneko bi egunetan kluben arteko norgehiagoka izango da eta, azkenengo bietan, aldiz, selekzioen artekoa. Denera, lau kontinentetako 30 herrialdetatik etorritako 1.500 kirolari inguruk parte hartuko dute lehian.
Mundialaren lehia atal bitan egituratuko da beraz: lehenengo egun bietan torneo bat egingo dute Tug of War International Federation-ari (TWIF) atxikitako eta 72 herrialdetatik etorriko diren klubetako kideen artean, eta azken egun bietan, aldiz, talde nazionalen txapelketa egingo dute.
Lehiak kategoria ezberdinetan garatuko dira, modalitateen eta pisuen arabera, emakumezko zein gizonezkoetan, mistoak diren sekzioak ere kontutan hartuko direlarik.
Sokatirako ospakizun hau bi urtetan behin egiten da, aurretik Hegoafrikan (2018), Suedian (2016) eta AEBetan lehiatu delarik. Ez da lehenengo aldia izango Getxon ezaugarri hauetako txapelketa bat antolatzen dena. 1991ean Fadurako Kirol Gunea goma modalitateko sokatiraren lehenengo Munduko Txapelketaren egoitza izan zen eta.
Bestalde, Getxoko Mundialean hiru aldagai garrantzitsu emango dira. Alde batetik, TWIF Nazioarteko Federazioak bere 60. urteurrena bete zuen 2020an, eta pandemiak ospakizunak eten baditu ere, Getxoko Txapelketan berreskuratzeko asmoa dute.
Bestetik, txapelketa honetan parte hartzeak kirolariengan sortutako interes handia nabarmendu behar da, izan ere, bertan ematen diren emaitzak 2022ko Munduko Jokoetara sailkatzeko balioa izango dutelako.
Eta hirugarrenez, 2021eko hasieran dopping-aren kontrako araudi berria martxan jarriko delako sokatira arloan, neurri zorrotzagoak ezarriz.
Txapelketa mundial baterako egoitza izateko Getxoren aukeraketa, nazioarteko testuinguruan nortasun propioarekin lehiatzeko eta selekzioaren ofizialtasuna lortzeko esfortzu irmo baten emaitza da.
Munduko Txapelketaren logoak “Sokatira Mundiala” izenburua dakar, horrela kirolaren euskarazko izendapena finkatuz, kirol honek gure herrian izan duen errotzea bistaratu nahian.
Euskal Herriko talde nazionala
2014an TWIF erakundeak euskal talde nazionala eskubide osoko kide modura onartu zuen Federazioan eta, ordutik, nazioarteko txapelketetan parte har dezake, Basque Country izendapenarekin.
Urte horretako abuztuan talde nazional modura lehenengo aldiz lehiatu zen, AEBetako Wisconsinen ospatutako lurreko Sokatira Mundialean. 2018an, gainera, Lurmutur Hirian ospatutako azken Munduko Txapelketan Basque Country taldearen ordezkaritzak arrakasta bikaina lortu zuen, etxera zazpi domina ekarrita: hiru sari selekzio nazionalen araberako txapelketan; zilarra gizonezkoen kategoriako 560 kilotan, brontzea emakumezkoen kategoriako 500 kilotan eta zilarra Mundialean lehiatzen ziren proba guztien artean gogorrena eta lehiakorrena den gizonezkoen 720 kilotako azken jardunaldian. Eta beste lau taldeen araberako modalitatean, Goiherrirako bi dominakin eta Gaztedirako beste birekin: Goiherrik zilarra eskuratu zuen 560 kiloko kategorian; eta brontzea 640 kiloko gizonezkoen hitzorduan. Gaztedik, aldiz, zilarra jaso zuen emakumezkoen 540 kiloko kategorian; eta brontzea 560 kiloko proban, hain zuzen Goiherriren aurka.
Sokatira Mundiala. Euskal Selekzioa
2014an TWIF erakundeak euskal talde nazionala eskubide osoko kide modura onartu zuen
Sokatira Mundiala. Partehartzaileak
Getxoko Lur Gaineko Munduko Sokatira Txapelketak 16 selekzio nazional, 39 klub eta 580 kirolari bilduko ditu
Igeriketa Federazioak aho batez onartu du ofizialtasunaren bidea jorratzea
Gaur bertan Bilbon bildutako juntakideen artean aldeko 12 bozka egon dira, abstentzio bat eta kontrako botorik ez