HERRI KIROLAK
Bertan behera geratu dira hainbat herri kirol ekitaldiak Bizkaian
Gainontzeko kirol jarduerak bezalaxe, herri kirolen munduak ere gogor pairatzen ari da COVID19 gaitzak sorturiko pandemiaren ondorioak. Martxoaren 14an alarma egoera ezarri zutenetik, koronabirusari aurre egite hamaika neurri hartu ziren, zeintzuek ezinezkoa bilakatzen zuten herri kirol jaialdiak bere horretan mantentzea.
Geroago gauzak hobetu baziren ere, egoerak berriro ere egin du okerrera eta orain Bizkaiko Euskal Joko eta Kirol Federazioak atera berri duen agirian jakinarazten duenez, egunotan jokatzekoak ziren hainbat herri kirol ekitaldi bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Izan ere, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 38/2020 DEKRETUA, azaroaren 6koa, lehendakariarena, zeinaren bidez honako dekretu hau aldatzen baita: 36/2020 Dekretua, urriaren 26koa, lehendakariarena, zeinaren bidez osasun publikoko prebentzio-neurriak hartzen baitira alarma-egoeraren adierazpenaren eremuan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko aztertu eta gero, hurrengo zerrendan agertzen diren txapelketak bertan behera uzteko deliberoa hartu dute behin behinean, osasun agintariek lehiaketa hauek ospatzea baimendu artean:
-Azaroaren 14an lehiatzekoa zen Bizkaiko Zaldi Proba Txapelketa
-Azaroak 21ean jokatzeko programatuta zeuden 1. eta 2. Mailako Aizkolari Txapelketak
-Azaroak 28rako aurreikusia zegoen Bizkaiako Idi Proba Txapelketa
Aurretik, urriaren 27tik ezarrita zegoen alarma egoera berri honetan eta Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen neurriak direla eta, 15 egunerako, profesionala edo semiprofesionala ez den kirol federatuko lehiaketak bertan behera uztea erabakita zuten. Hori zela eta, azaroak 7rako iragarrita zegoen Bizkaiko Trontza Mistoa eta Bizkaiko Promozio Mailako Harrijasotze Txapelketak bertan behera geratu ziren momentuz, egoera eta ezarritako neurriek lehiaketa federatuak antolatzen uzten dituztenerako.
II. Binakako Euskal Pentatloiaren aurkezpena
Gizonezkoetan hamabi bikote lehiatuko dira, eta lehen aldiz egingo den emakumezkoen txapelketan, berriz, hiru
Nafarroako launakako sokatira txapelketa abian da
Beti Gazteko emakumezko zein gizonezkoak nagusitu ziren 255 kiloetako pisuan eta 320koan, hurrenez hurren
Ibarra eta Beti Gazterentzat izan dira azken txapelak
580 kiloko txapelketa mistoa irabazi zuen Ibarrak eta gizonezkoen 560 kiloko txapelketan nagusitu zen Beti Gazte