SURFA
Bertan behera geratu da Punta Galea Challengea
Bertan behera geratu da Punta Galea Challenge-a, Europako olatu handiko surf txapelketa aintzindariarearen XV.edizioa
Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren aurkako azken neurriekin duela gutxi argituratutako dekretua, erabakigarria izan da deliberoa hartzeko.
Getxo Kirolak, Getxo Surf Taldea, Euskal Herriko surf federazioa, -zein bere proben egutegi osoa ere bertan behera utzi duen-, staff teknikoa, zuzendaritza eta txapelketako lehiakideek osatzen duten antolaketak, 2020.eko edizio bertan behera uztea erabaki du, hainbat bileren ostean. Baldintza normaletan, martxoak arte irauten duen itxarote epea hasiko zuten orain, baina hain dira handiak, nazioarteko lehiakide askok, gerturatzeko dituzten mugak eta aforoari dagozkion murrizketak, txapelketa datorren urtera arte uztea erabaki dutela.
Hala ere, antolatzaileek txapelketa bizi-bizirik dagoela argi utzi nahi izan dute:
“Osasun bikaina duena gure olatu erraldoia da. Hau bai sasoia. Azkenengo denboraleak, olatu itzelak ekartzen ari dira kostaldera. Izan ere, pasa den urriaren 29an ikusi zen Natxo Gonzalezek harrapaturiko 10 metroko olatua Galean. Gure izen handiko lehiakideak ere, bai tokikoak nola nazioartekoak, ikusi ditugu egun hauetan, Getxo inguruko olatu handien gainean. Horien artean, Ibon Lopez sopeloztar gaztea edo Grant ¨Twiggy¨ Baker hegoafrikarra. Hiru aldiz mundu txapelduna izandakoa, etxean dugu egun hauetan”.
Iazko edizioa
Lucas Chianca brasildarrak irabazi zuen 2019ko olatu handien Punta Galea Challenge txapelketa. Pierre Rollet 2018. urteko edizioaren txapelduna bigarren izan zen. Euskal surfistak lehia estua izan zuen irabazlearekin.
Punta Galea Challenge 2019ko sailkapena:
1. Lucas Chianca
2. Pierre Rollet
3. Alex Botelho
4. Indar Unanue
5. Fabian Campagnolo
6. Iker Muñoz
SURFA
Aitor Francesena surf egokituko munduko txapelduna
Mundu mailako bere bigarren urrezko domina da honakoa, aurrenekoa 2016. urtean erdietsi zuelarik
Leticia Canalesek hirugarren postua lortu du Sydney Surf Pro txapelketan
Txapelketa honetan irabazitako 6.500 puntuak baliatuta lehenengo hamarren artean sartuko da munduko zerrendan
Maialen Saez: “Ofizialtasuna eskatuta diogu Nazioarteko Surf Federazioari”
1995 arte Nazioarteko Federazioan zen Euskal Surf Federazioa eta euskaldun gisa aritzen ziren nazioartean