LASTERKETAK
Bertan behera geratu da Getariako Triatloia
Maiatzaren 1ean egitekoa zen urteroko proba, baina Getaitri Triatloi Elkarteak jakitera eman du, egungo egoera dela eta, aurtengo hitzordua bertan behera uztea erabaki dutela
Sare sozialen bidez eman dute erabakiaren berri eta era berean, azaldu dute ordainketa egindako zenbaki berera itzuliko dutela izen-emateko dirua.
Duela egun batzuk jakitera eman zutenez dagoeneko zalantzak zituzten 2020ko Getariako Triatloia ospatu ahalko zen edo ez, baina azken erabakia hamabost eguneko berrogeialdia pasa ondoren hartuko zutela adostu zuten.
Behin epe hau amaituta eta egoerak onera ez duela egin ikusita, lehiaketa bertan behera uztea erabaki dute, kirolari, bolondres eta herritarren osasuna lehenetsiz.
Aurtengoan ere, duatloi denboraldian motorrak berotu ondoren, Getariako probak hasiera eman behar zion Euskal triatloi Zirkuituari baina tamalez koronabirusak sorturiko egoeragatik ezerezean gelditu da azkenean.
Martxoaren 11an ireki zuten dortsalak erosteko epea eta beste behin ere, Getariako Triatloiko izen emateak arrakasta ikaragarria izan zuen. Nahiz eta hasieran izen-emateko plataformarekin arazo teknikoak egon, 24 ordu baino gutxiagotan agortu ziren dortsal guztiak.
Iazko edizioa
Getariako Triatloiaren bostgarren edizioa jokatu zen iaz eta orotara 420 triatleta lehiatu ziren bertan, Helene Alberdi zumaiarra eta Ander Okamika lekeitiarra azkarrenak izan zirelarik helmugan.
Alberdik 01:12:14eko denboran burutu zituen hiru probak, atzetik helmugaratu zirelarik bigarren postuan Usoa Ostolaza zarauztarra (01:13:46) eta hirugarrenean Mireia Arrillaga lekeitiarra (01:14:27). Alberdi lehen postuan izan zen hiru probetan, nahiz eta bizikletako proban Ostolazak eta Arrillagak oso gertu izan zituen.
Okamikak, berriz, 01:01:55eko denboran amaitu zuen proba, Pello Osoro bigarrena izan zen (01:02:48) eta Urko Herranek osatu zuen podiuma (01:03:30). Okamikak ere lehenengo amaitu zituen hiru probak, eta kasu honetan ere, bizikletazko proban Osorok denbora hobea egin zuen.
Silvia Triguerosek irabazi du Tor des Geants lasterketa
Abadiñarra proba hiru aldiz irabaztea lortzen duen lehen emakumea bihurtu da
Iñaki Olanok eta Oihana Kortazarrek irabazi dute Axari Traila
Axari Trail Txikian Hassan Ait Chaou eta Irati Larrañaga nagusitu ziren
Paul Bereziartua eta Enara Oronozek irabazi dute Igartzako Mendi Duatloia
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoko bigarren proba lehiatu zen larunbatean Beasainen