MENDI LASTERKETAK
Bertan behera geratu da aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa
Krisiaren hasieran Flysch Traila irailaren 27ra atzeratzea pentsatu zen arren, azkenean proba 2021eko maiatzaren 8an eta 9an itzuliko da Euskal Herrira
Maiatzaren 3an zen jokatzekoa aurtengo Flysch Trail mendi lasterketa, Mountain Runningeko XXII. munduko kopako lehen jardunaldia osatuko zuten Classic eta Long Distanceko probak hartuko zituena.
Baina koronabirusaren pandemiaren bilakaera dela eta, bost hilabeteko aurrerapenarekin, 2020ko ekitadia bertan behera geratzen dela jakinarazi du antolakuntzak, aldi berean 2021eko maiatzak 8-9an probarako gonbitea luzatu dutelarik.
Pandemiaren hedapena hasita zenean, martxoaren 13an hain justu, antolakuntzak oharra kaleratu zuen Flysch Traila irailaren 26ra eta 27ra atzeratzea erabakia zutela adieraziz. 26an jokatuko omen zen Ipar Martxa, eta 27an mendi lasterketak, aurreneko erabaki honen arabera.
Baina orain, antolatzaileek udazkenerako prestatuta zuten plangintza bertan behera utzi dute, halako proba bat jokatzeko baldintzak egokienak ez direla izango aurreikusten dutelako eta datorren urteko lasterketari begira jarri dira dagoeneko.
Proba bertan behera uzteko erabakia hartzerakoan honako arrazoiak hartu dituzte kontutan:
Batetik, euskal gizartearen egoera eta beharrak, ekonomikoak zein osasunekoak, beste lehentasun batzuk izango dituztela argi ikusten dute. Babesleen aurrekontuak gizartean dauden premiazko beharrak arintzera bideratuko dira (osasuna, langabezia …), are gehiago, Osasun Ministerioaren esanetan, etorkizunean kasuen gorakada orokorrak izan daitezkeela kontuan izanda.
Bestetik, 450 boluntarioen segurtasunari begira, hauek kutsatuak izan daitezke edota sintomarik gabeko eramaileak izan daitezke. Beraz, probak biltzen dituen 5.000 pertsona baino gehiagoko ekitaldi batean osasun bermeak lehenestearen aldeko hautua egitea derrigorrezkoa ikusi dute.
Azkenik, nahiz eta izen emate orokorrak ireki ez ziren, nazioarteko eta eliteko korrikalarien partehartzea lotua zuten (Munduko Kopako txapeldunak, Europako, Espainiako eta Euskadiko txapeldunak, hainbat lekutatik etorritakoak: Italia, Erresuma Batua, Irlanda, Eritrea, Etiopia …), eta guztiekin harremanetan daude, 2021erako izen-ematea helarazteko. Hartara, euskal zaleek kirol honetako Europako, Afrikako eta Amerikako izar handiez gozatu ahal izango dute, inguruko korrikalari boluntarioekin batera korrika eginez.
2020erako baieztatuak zituzten eliteko batzuk honako hauek dira: Sarah Maccormack, Lucie Marsanova, Louise Mercer, Charlotte Morgan, Petro Mamu, Bernard Dematteis, Zak Hanna, Martin Dematteis, Joseph Dugdale, Sandor Szabo, Chris Richards, Scout Adkin, Jacob Adkin, Ismail Razga, Jawad Louiz, Hassan Ait Chaou, Raul Criado eta nola ez 2019 irabazle izan zirenOihana Kortazar eta Oier Ariznabarreta.
Zumaia Flysch Traila hiru mendi lasterketek (Maratoia 42.8 km, Maratoi erdia 22.2 km, Motza 14.05 km) eta Ipar mendi martxa batek osatzen dute. Probaren lehenengo edizioa 2009an izan zen, non Raul Garcia Castan eta Oihanak Kortazarrek irabazi zuten, eta 2021ean 12. edizioari aurre egiteko indarberrituta itzuliko direla hitzeman dute antolatzaileek.
Ander Iñarra bigarren Skyrace Munduko Kopako Pirin Ultra lasterketan
Euskal Selekzioko Ander Iñarra lezoarra bigarrena. Eta, garailea, Aviron B.O.M. Taldeako Beñat Marmisolle baionarra
Azkorbebeitia zortzigarren Skyrace Mundu Kopako Zacup lasterketan
Bederatzigarren postuan dago Skymaster Mundu Kopako sailkapen orokorrean. Finala Limonen (Italia) jokatuko da, urriaren 19an
Euskal Selekzioko partaideen emaitza Zermatteko lasterketan
Azkorbebeitia, Iñarra, Larruzea eta Alonso lehen hogeien arteko postutan sartu dira Zermatten jokatutako
Munduko Kopako lasterketan