EUSKAL PILOTA
Berriatuan jokatuko da 2019ko Banakako Zesta-Punta txapelketa
Berriatuan jokatuko da 2019ko Banakako Zesta-Punta txapelketa
Mendibarren pilotalekuak hartuko du aurten, Munduko Pilota Batzarrak antolatutako maila goreneko txapelketa. Abenduaren 13an hasiko da lehia eta finala 27an izango da.
Bideoa: eitb.eus
Berriatua aukeratu du Munduko Pilota Batzarrak Jai Alai World Tour-aren aurtengo Banakako Zesta-Punta Lehiaketa jokatzeko. Banaka jokatzen duten pilotari handienetakoak batuko ditu abenduaren 13an abiaraziko duten norgehiagokak.
Berriatuan zesta-puntarako dagoen joera, egun daukaten harrobi handia eta Mendibarren frontoiak daukan martxa ona izan dira, besteak beste, Munduko Pilota Batzarrak Banakako lehiaketa bertan jokatzeko aukeratu izanaren arrazoiak.
Partida guztiak Berriatuan jokatuko dira (jaialdiak gaueko 9tan hasiko dira) eta zortzi puntista lehiatuko dira txapela lortzeko helburuarekin: Lopez, Olha, Olharan, Aimar, Etcheto, Arbe, Hormaetxea eta Antxon. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, iazko txapelketari erreparatuta eta sailkapenari begiratuta osatu dute lehiaketako koadroa.
Esan bezala, 13an jokatuko dira final zortzirenak, 14an final laurdenak, 20rako dago iragarrita finalerditako jaialdia eta 27an jokatuko litzateke finala, zeina ETBk zuzenean emango duen.
Hilaren 13ko lehen kanporaketan Hormaetxeak eta Antxonek jokatuko dute alde batetik, eta Etchetok eta Arbek, beste alde batetik. Eskailera jarraituta, Hormaetxea eta Antxonen arteko lehiako irabazleak Aimar izango du aurkari abenduaren 14ko jaialdian eta finalerdietara ailegatzen denak Olha. Beste adarrean, ostera, Etcheto eta Arbek jokatuko dute hilaren 13an, Olharan dauka zain irabazleak abenduaren 14an, eta finalaurrekoetan Imanol Lopez iazko azpitxapeldunagaz aurkituko da azken horretako garailea.
Aurretik ere hainbat Banakako jokatu badira ere, 2007an hartu zuen ardura Munduko Pilota Batzarrak, aurtengoa, beraz, 12. txapelketa izango da.
Antiguako pilota txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren
Emakumezkoetan Olatz Arrizabalaga, promesa mailan Fernández-Apezetxea bikotea eta elite mailan Elola eta Sarasa izan dira txapeldunak
Juanenea eta Endika sailkatu dira finalerdirako
Juaneneak 29-30 irabazi zion Endikari eta horrenbestez biak izango dira finalaurrekoan. Barrenetxea aldiz, kanporatua izan da
II. San Migel Xare Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da
Bi partida jokatu ziren: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.