LASTERKETAK
«Berdintasunaren bidean» erakusketa
Berdintasunaren bidean’ erakusketa Interneten ikusgai jarri dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileek
Covid-19a sortzen ari den ondorioak kontuan izanda eta erakundeek emandako aholku eta aginduak jarraituz, Diego Garciaren oroimenezko XXVII. Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia irailaren 19ra atzeratzea erabaki zuten zuzendaritzako kideek, duela egun batzuk jakinarazi zutenez.
Antolatzaileek adierazi zuten, nazioarteko maratoi erdi bat egiteko baldintzak ez zirela betetzen une honetan eta erantzukizunez jokatzeko beharra adierazi zuten, korrikalarien, boluntarioen eta lasterketan lanean ari diren pertsonen osasuna arriskuan ipintzea onargarria ez zela azpimarratu zutelarik.
Martxoaren 28an zen egitekoa lasterketa eta baita ere lasterketarekin loturiko bestelako egitasmoak, tartean iazko edizioko irudiekin osatutako argazki erakusketa. Momentuz dena bertan behera geratu da esan bezala, baina irailean egongo da aipatu erakusketa fisikoki ikusteko aukera Sanagustin kulturgunean eta Azkoitiko Torre Zuri erakustokian, lasterketa data hoietara atzeratu dela eta.
Dena den, iraila iritsi bitartean, erakusketa sare sozialetan partekatzea pentsatu dute antolatzaileek eta horrela Alberto Beloki argazkilariaren 82 argazkiak ikusgai daude dagoeneko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren Facebookeko orrialdean.
2020ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak XXVII. edizioa beteko du aurten, eta Olinpiar Jokoen urtea ere izango denez, izpiritu olinpikoarekin bat eginez aukeratu dute Runner Bihotza leloa. XXVII. AzkoitiAzpeitia Maratoi Erdiaz (21.097m homologatuak) aparte, VIII. AzkoitiAzpeitia Lasterketa Motza ere lehiatuko da, 8,06 kilometrotakoa.
Esan bezala, azkenean irailaren 19an jokatuko da proba; 16:45ean hasiko da lasterketa motza, eta 17:00etan luzea. Izen-ematearekin loturiko kontuak www.rockthesport.com webgunean argitu daitezke.
Azkoitia-Azpeitiaren kirol maila ezaguna da, europako froga onenen artean dago, gizonezkoen mailan, IAAF erakundearen rankinean munduko 21.a delarik errepideko lasterketetan.
Hodei Samaniego eta Leire Baraibar nagusi, Negu Trail lasterketan
300 parte hartzaile aritu ziren igandean Berastegin, probaren laugarren edizioan
Kobaz Koba Traileko VI. edizioa aurkeztu dute Zestoan
Otsailaren 13an egingo da, Covid-aren hedapena gutxitzeko hartutako erabakiekin
Otsailaren 1ean irekiko dute Euskal Herria Mendi Erronkan izena emateko epea
Parte hartzaileek bi modalitate izango dituzte aukeran, bakarka eta erreleboka