MENDI LASTERKETAK

Berako Mendi Maratoi Erdia ez da aurten lehiatuko

by | 2020/03/19

Argazkiak: manttale.com

Aurtengo Berako Mendi Maratoi Erdia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek, osasun-agintarien gomendioei jarraituz

 

Apirilaren 19an egitekoa zen lasterketaren hamaseigarren edizioa hurrengo urterarte atzeratu dute beraz koronabirusak eragindako pandemia dela eta.

Covid-19 koronabirusaren eraginagatik, osasun-agintarien gomendioei jarraituz eta lasterkarien eta boluntarioen estaldura medikoa ziurtatzeko Berako Mendi Maratoi Erdiaren antolatzaileek lasterketa ezerezean uzteko deliberoa hartu dute. Aurten ez da lasterketa hau egingo, ez aurreikusitako datan ezta beste batean ere, orain erronka 2021ko apirilean lehiatu ahal izateko prestakuntza lanetan dutelarik.

Maratoi erdiaren antolatzaileek, Manttale Mendi Lasterketa Taldea eta Agerra Mendi taldeak, aurten zein aurreko urteetan lasterketa antolatzen lagundu duten bolondres, korrikalari, enpresa, saltoki eta erakundeek emandako laguntza eskertu nahi izan dute, ororen gainetik.

Aurtengo edizioa,  XVI.a izan behar zuena, goizeko 09:30etan abiatzekoa zen Berako Toki Ona Kiroldegitik, helmuga ere bertan kokatuta zegoelarik.

21 kilometrotako lasterketa ezagun honetan, iazko edizioan honela geratu zen sailkapen orokorra:

Gizonezkoetan:

1.- OIER ARIZNABARRETA AGUIRRE, 1:39:38

2.- WALTER BEZERRA PAEZ, 1:42:43

3.- XABIER ZARRANZ OSINAGA, 1:43:58

Emakumezkoetan:

1.- AINHOA SANZ RODRIGUEZ, 1:56:56

2.- OIHANA KORTAZAR ARANZETA, 2:00:45

3.- MARIA ZORROZA IRIONDO, 2:03:20

Bestalde, lasterketaren inoizko markarik onenak honakoak dira:

Gizonezkoetan: OIER ARIZNABARRETA, denbora: 1:37:30 (2014)

Emakumezkoetan: AINHOA SANZ, denbora: 1:56:56 (2019)

XVI. BERAKO MENDI MARATOI ERDIA – 2020

LASTERKETAREN FITXA TEKNIKOA:

– BILDUTAKO GAINBERA: 2.714,60 METRO
– GAINBERA POSITIBOA: 1.308,30 METRO
– GAINBERA NEGATIBOA: 1.406,30 METRO
– IGOERAREN GEHIENEZKO PORTZENTAIA: 45,11%
– JEITSIERAREN GEHIENEZKO PORTZENTAIA: 31,17%
– DISTANTZIA TOTALA: 21,150 METRO
– DISTANTZIA GORUTZ: 9,72 KILOMETRO
– DISTANTZIA BEHERUTZ: 10,96 KILOMETRO
– GEHIENEZKO ALTUERA : 900,40 METRO (LARUN)
– GUTXIENEKO ALTUERA: 31,90 METRO (BERA)

Bueltan da Ehunmilak proba

Bueltan da Ehunmilak proba

Bi urteko etenaldiaren ostean, 2022. urteko uztailaren 8, 9 eta 10ean ospatuko da ehunmilak proben 11. edizioa