MENDI LASTERKETAK
Berako Mendi Maratoi Erdia apirilaren 10ean lehiatuko da
Bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Berako Mendi Maratoi Erdia
2020an zein 2019an pandemiak izandako bilakaera zela eta bertan behera utzi behar izan zuten proba antolatzaileek, izan ere, guztira 550 korrikalari, 200 boluntario eta publiko ugari izaten da lasterketa egunean eta guztien osasuna bermatzea ezinezkoa zen egoera horretan.
Orain baina, 2022an antolatuko dituzten lasterketetarako datak zehaztu berri ditu Berako Manttale mendi lasterketa taldeak, Berako Mendi Maratoi Erdia apirilaren 10ean (igandea) izango delarik. Ohikoa den bezala, Mendi Egunarekin estreinatuko dute urtea urtarrilaren 15ean, larunbatean, Alkaiaga Traila uztailaren 23an egingo dute (larunbata), eta ia aste bat beranduago, Berako Gau Krossa, abuztuaren 1ean.
Berako Mendi Maratoi Erdia lasterketaren fitxa teknikoa
Bildutako desnibela: 2.714,60 metro
Desnibel positiboa: 1.308,30 metro
Desnibel negatiboa: 1.406,30 metro
Igoeraren gehienezko %: % 45,11
Jeitsieraren gehienezko %: % 31,17
Distantzia totala: 21 kilometro
Distantzia goruntz: 9,772 kilometro
Distantzia beheruntz: 10,96 kilometro
Gehienezko altuera 900,4 metro
Gutxieneko altuera: 31,90 metro
IRTEERA ORDUA: 09:30etan
IRTEERA LEKUA: Toki Ona Kiroldegi aurrean
HELMUGA LEKUA: Toki Ona Kiroldegi aurrean
21 kilometrotako lasterketa ezagun honetan, ospatu den azkeneko edizioan, 2019koa alegia, honela geratu zen sailkapen orokorra:
Gizonezkoetan:
1.- OIER ARIZNABARRETA AGUIRRE, 1:39:38
2.- WALTER BEZERRA PAEZ, 1:42:43
3.- XABIER ZARRANZ OSINAGA, 1:43:58
Emakumezkoetan:
1.- AINHOA SANZ RODRIGUEZ, 1:56:56
2.- OIHANA KORTAZAR ARANZETA, 2:00:45
3.- MARIA ZORROZA IRIONDO, 2:03:20
Bestalde, lasterketaren inoizko markarik onenak honakoak dira:
Gizonezkoetan: OIER ARIZNABARRETA, denbora: 1:37:30 (2014)
Emakumezkoetan: AINHOA SANZ, denbora: 1:56:56 (2019)
Oihane Perez eta Ugaitz Artolak irabazi dute Euskal Herria Mendi Erronka
Erreleboka Hodei Lujanbio eta Oihana Zubillaga nagusitu ziren
Oihana Kortazar eta Xabi Vegas garaile, Arnoko mendi lasterketan
Elgetarrak gainera, probaren marka ere ondu zuen
Euskal Selekzioa SkyRunner Munduko Kopako bigarren proban aritu da
Sara Peña eta Maud Combarieu, laugarren eta bosgarren sailkatu ziren Madeiran