ESKUBALOIA
Bera Berak Zvezda talde errusiarraren aurka jokatuko du European Leagueko kanporaketa
Argazkiak: berabera.com
Super Amara Bera Berak, HC Zvezda talde errusiarraren aurka jokatuko du 2020/21eko Europako Ligako azken eta hirugarren kanporaketa, EHFak iragarri berri duenez
Covid19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, eskubaloi txapelketa eten egin zen Espainiar estatuan, Super Amara Bera Bera lidergoan zegoela, eta geroago lehiaketa amaitutzat emateko erabakia hartu zenean txapeldun bezala amaitu zuen denboraldia talde donostiarrak.
Horren ondorioz, Ohorezko Maila Ligako txapeldun gisa, SUPER AMARA Bera Berak 2020-21 denboraldirako EHF Cupen ordez prestatu den EHL (European Handball League) txapelketa berrian parte hartzeko eskubidea irabazi zuen.
Txapelketako antolakuntzak Super Amara Bera Bera taldea Q3 fasean kokatu zuen eta beraz talde donostiarrak kanporaketa bakarra gainditu beharko du Multzoko Faserako txartela eskuratzeko.
Q3 fasean 24 talde lehiatuko dira zeintzuek joan-etorriko kanporaketa jokatuko duten eta 12 talde irabazleek 2021ko urtarrila zein otsailean lehiatuko den Multzoko Fasera sailkatuko dira. Orotara 16 talde arituko dira multzoen fasean, lau multzo ezberdinetan.
Orain, Europako Eskubaloi Federazioak iragarri berri du kanporaketa horretan Bera Beraren aurkaria nor izango den, asteartean egindako zozketan HC Zvezda talde errusiarraren aurka lehiatzea egokitu zaiolarik.
Lehen partida azaroaren 14-15ean jokatuko da Donostian eta bueltakoa Errusian astebete beranduago, hilaren 21 edo 22an alegia.
Ezin daiteke esan zorioneko zozketa izan denik donostiarrentzat, izan ere, balizko aurkari guztien maila ona ikusita, Bera Beraren asmoa zen gertuko talderen baten aurka lehiatzea honako kanporaketa, eta justo kontrakoa egokitu zaie, errusiarako bidaia ezin luzeagoa egin beharko dutelarik.
Esan bezala, bi partidutara jokatuko den kanporaketa honen irabazlea, Europa mailako bigarren txapelketa den European Leagueko multzoen faserako sailkatuko da, zeina urtarrilean hasiko den. Lehiaketako azken fase honetan guztira 16 talde arituko dira eta dagoeneko zuzenean sailkatuak daude Minaur Baia Mare talde errumaniarra, Lada errusiarra, Danimarkako Herning Ikast taldea zein Siofok hungariarra.
KIROLA ETA EUSKARA
Bizkaian Kirola ere Euskaraz ekitaldia izan zen astelehenean
Bizkaian kirol mundua euskalduntzen jarraitzeko konpromiso irmoa berretsi zuten eragile ezberdinek