ESKUBALOIA
Bera Bera Europatik at geratu da
Argazkiak: berabera.com
Bera Bera Europako Ligatik kanpo geratu da itzuliko partidan ere Ramicu Velcea talde errumaniarraren aurka galdu ondoren (27-29)
Donostiarrek sei golen aldearekin irabazi behar zioten Ramniu Valceari Europako Ligan jarraitzeko eta ez ziren helburua lortzetik oso urruti egon, izan ere, atsedenaldira lau golen aldearekin heldu ziren. Hala ere, bigarren zatian ez ziren fin ibili eta azkenean hirugarren kanporaketako itzulerako lehia ere galdu egin zuten.
Bera Berak erritmo biziarekin ekin zion partidari eta errumaniarrek berriz, alde zuten abantailari eusteko asmoz bost eta bateko defentsa ezarri zuten, baina donostiarrentzat ez zen oztopoa izan eta aurretik ibili ziren une oro (3-0, 6-4, 8-5, 10-8), azkenean atsedenaldira 14-10eko markagailuarekin heldu zirelarik.
Bera Berak bide beretik ekin zion lehiari etenaldiaren ostean eta kanporaketa orekatzetik gol bakarrera egotea lortu zuen (16-11), baina handik aurrera talde errumaniarra hobeto aritu zen eta hartutako arriskuak garesti ordaindu zituen azkenerako Bera Berak.
Errumaniarrak, markagailua berdintzeaz gain, aurretik ezarri ziren, eta neurketa amaitu arte kontrolpean izan zuten. Amaieran, partidua ere irabazi zuten 27-29, hartara 63-55eko markagailu orokorrarekin kanporaketa gainditu zutelarik.
Fitxa teknikoa:
SUPER AMARA Bera Bera 27 (14+13): Silva, Etxeberria (9), Cavo (2), Arrojeria (3), Cesáreo (1), Fernandes (1) eta Gil (2) –hasierako zazpikoa-, Menéndez (1), Hernández (4, 3p), Loidi (3p), O’Mullony, Polonio (1), Boada, Ugartemendia, Moreno eta Bautista (o.a.)
Ramnicu Valcea 29 (10+19): Roch, Florica (3), Elghaoui (1), González (3), Gorsheninsa (3), Dache (4) eta Nikolic (3) – hasierako zazpikoa – Klikovic (7), Glibko (1), Liscevic, Levchenko (1), Bucur (2) Lupei eta Hosu (1) (o.a.), Rus (o.a.)
Epaileak: Malgorzata Lidacka eta Urszula Lesiak (Polonia)
Kanporatuak: Menéndez, Cavo, Polonio eta Loidi SUPER AMARAtik eta Dache, Florica, Lupei, González, Gorsheninsa eta Klikovic Valceatik.
Partzialak: 3-0, 4-3, 6-4, 8-5, 10-8, 14-10 –atsedenadia- 16-13, 18-16, 22-19, 24-22, 25-24 eta 27-29
KIROLA ETA EUSKARA
Realeko Fundazioa, euskararen bidelagun
Andoni Iraola: «Reala erreferentzia garrantzitsua da eta ezinbestean euskararen bidelagun izan behar dugu»
Athletic Club Fundazioa, euskara sendotze bidean
Jon Vazquez Eguskiza: «Euskara gure nortasunaren ikurrik kuttunena da eta merezi duen lekua izango du Fundazioan»
Marka eta Erronka, Euskaraldiari begira
Euskararen erabilera kirol-arloan sustatzeko ekimena, aurtengo Euskaraldiaren edizioa nola jorratu ari da hausnartzen