LASTERKETAK

Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik

2020/03/27

Kirol mundua geldirik dagoen bitartean, azaroaren 8an lehiatzekoa den Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzak indarrean mantentzen ditu izena emateko sistema eta datak

 

Azken urteetan bezala aurtengo izen-emateak bi fasetan banatuko dira:

Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da. Fase honetan izena emateko aukera izango dute:

-Ohikoak 3/5 (azken 5 ediziotan 3tan izena emandakoak). 5 euroko deskontua izango dute, fase honetan soilik.

-Patinatzaileak 3/5 (azken 5 ediziotan 3tan emandako patinatzaileak). 5 euroko deskontua izango dute, fase honetan soilik.

-Dortsal Solidarioak (izen-emate normala + 7 euro gutxienez aukeratutako erakundearentzat)

-Pakete Turistikoak (izen-emate normala + hotela, Viajes Aran gure agentzia ofizialarekin kontratatu behar da)

Bigarren fasea Maiatzaren 5ean hasiko da eta izen-emate ezberdinak agortzean bukatuko da, hauek bukatu ezean irailaren 20ean itxiko da.

Fase honetan izena emateko aukera izango dute:

-Izen-emate orokorra (izen-emate normala)

-Patinatzaileak  (patinatzaile bezala parte-hartzeko izen-ematea)

-Promozioak

Irailaren 10etik azaroaren 7ra bitartean titulartasuna aldatu ahal izango da eta irailaren 10etik urriaren 30era bitartean, ezintasunen bat duten pertsonak inskribatu ahal izango dira. Lasterketari buruzko informazio guztia www.behobia-sansebastian.com webgunean dago eskuragarri.

Lasterketaren ezaugarriak

Data: 2020ko azaroak 8an

Luzera: 20 Km (homologatu gabea)

Ibilbidea: 192 goranzko desnibela. Irteera 5 m., helmuga 5m. 80 metro garaiera duen gaina 7. Km

Parte Hartzea: 35.000

Irteera ordua: 10,15tik aurrera oinezko lasterkariak taldeka, 09,45gurpildun aulkietan, 09,50 patinatzaileak

Irteera lekua: Behobia (Irún).

Irteera lekuak: Sei. Denbora eta koloredun dortsalen arabera

Helmugaren kokapena: Donostia, Boulebardeko zumardia (Hiri erdia)

Kronometratzea: Mylaps

Izen-ematea: 48 €

Gehinezko denbora: 2:45 ordu irteeratik

2017an helmugaratuak: 27.183

Kategoriak: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak, Ezinduak

Ano-postuak: 8 ibilbidean eta helmugan

Iazko edizioan, Rafa Iglesias izan zen gizonezkoetako irabazlea, 1.01.16ko denbora eginda. Chema Martinez azken lau probetako garaileari minutu eta erdiko aldera atera zion. Emakumezkoetako irabazlea: Maria Jesus Pueyo (1.12.15). Sailkapena ikusteko sakatu HEMEN

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioaren izen ematea

LASTERKETAK   Gasteiz Hiria Herri Lasterketaren XV. edizioan parte hartzeko, hurrengo irudian edo azpiko esteketan klik egin. LASTERKETA HONETAN ZOZKETATUKO DIREN SARI ERDIAK GIZONEZKOEN MAILAN ETA BESTE ERDIA EMAKUMEZKOEN MAILAN BANATUKO DIRA. ZOZKETATUKO DIREN...

Gasteiz Hiria XIV. lasterketaren bideoa

Gasteiz Hiria XIV. lasterketaren bideoa

LASTERKETAK   Hemen duzue aurreko azaroaren 3an, Gasteiz zeharkatu zuen herri lasterketaren bideoa. Izen emateak, beroketak, irteera, korrikaldiak, helmugaratzeak, sari banaketa eta omenaldia. On egin!...