LASTERKETAK
Behobia-Donostian izena emateko epea zabalik
Kirol mundua geldirik dagoen bitartean, azaroaren 8an lehiatzekoa den Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzak indarrean mantentzen ditu izena emateko sistema eta datak
Azken urteetan bezala aurtengo izen-emateak bi fasetan banatuko dira:
Lehen fasea, Martxoaren 24ean hasi eta Apirilaren 23an bukatuko da. Fase honetan izena emateko aukera izango dute:
-Ohikoak 3/5 (azken 5 ediziotan 3tan izena emandakoak). 5 euroko deskontua izango dute, fase honetan soilik.
-Patinatzaileak 3/5 (azken 5 ediziotan 3tan emandako patinatzaileak). 5 euroko deskontua izango dute, fase honetan soilik.
-Dortsal Solidarioak (izen-emate normala + 7 euro gutxienez aukeratutako erakundearentzat)
-Pakete Turistikoak (izen-emate normala + hotela, Viajes Aran gure agentzia ofizialarekin kontratatu behar da)
Bigarren fasea Maiatzaren 5ean hasiko da eta izen-emate ezberdinak agortzean bukatuko da, hauek bukatu ezean irailaren 20ean itxiko da.
Fase honetan izena emateko aukera izango dute:
-Izen-emate orokorra (izen-emate normala)
-Patinatzaileak (patinatzaile bezala parte-hartzeko izen-ematea)
-Promozioak
Irailaren 10etik azaroaren 7ra bitartean titulartasuna aldatu ahal izango da eta irailaren 10etik urriaren 30era bitartean, ezintasunen bat duten pertsonak inskribatu ahal izango dira. Lasterketari buruzko informazio guztia www.behobia-sansebastian.com webgunean dago eskuragarri.
Lasterketaren ezaugarriak
Data: 2020ko azaroak 8an
Luzera: 20 Km (homologatu gabea)
Ibilbidea: 192 goranzko desnibela. Irteera 5 m., helmuga 5m. 80 metro garaiera duen gaina 7. Km
Parte Hartzea: 35.000
Irteera ordua: 10,15tik aurrera oinezko lasterkariak taldeka, 09,45gurpildun aulkietan, 09,50 patinatzaileak
Irteera lekua: Behobia (Irún).
Irteera lekuak: Sei. Denbora eta koloredun dortsalen arabera
Helmugaren kokapena: Donostia, Boulebardeko zumardia (Hiri erdia)
Kronometratzea: Mylaps
Izen-ematea: 48 €
Gehinezko denbora: 2:45 ordu irteeratik
2017an helmugaratuak: 27.183
Kategoriak: Junior, Promesak, Seniorrak, beteranoak, Ezinduak
Ano-postuak: 8 ibilbidean eta helmugan
Iazko edizioan, Rafa Iglesias izan zen gizonezkoetako irabazlea, 1.01.16ko denbora eginda. Chema Martinez azken lau probetako garaileari minutu eta erdiko aldera atera zion. Emakumezkoetako irabazlea: Maria Jesus Pueyo (1.12.15). Sailkapena ikusteko sakatu HEMEN
Bertan behera geratu da Euskal Kosta Krosa
Irailean lehiatzekoa zen Euskal Kosta Krosa lasterketaren laugarren edizioa ez da azkenean egingo lasterkarien eta ikusleen ongizatea bermatzeko
2021ra arte atzeratu da Gasteizeko Ironmana
Antolatzaileek 2021eko uztailaren 11rako iragarrita dagoen hurrengo edizioan parte hartzeko deia egin dute
II. Tabirako Mendi Lasterketa lehiatu zen iragan asteburuan
Oihana Azkorbebeitia eta Joxe Mari Errasti nagusitu ziren Tabirako mendi lasterketan