HERRI KIROLAK/AIZKORA

Beti Gazte nagusi, lauko goma gaineko sokatiran

by | 2019/11/25

Argazkia: erran.eus

Emakumezko zein gizonekoetan, Lesakako Beti Gazte nagusi izan da Euskal Herriko lauko goma gaineko sokatira txapelketan

Argazkiak: erran.eus
Larunbatean jokatu zen Ibarrako pilotalekuan Euskal Herriko lauko goma gaineko sokatira txapelketa. Emakumezkoen 240 kiloko mailan eta gizonezkoen 320 kilokoan jokatu ziren kategoria hauetako finalak Belabietako frontoian arratsaldeko 17:00tan hasita.Gizonezkoetan txapelketan zortzi talde lehiatu izan dira orainarte eta horietatik sei talde sailkatu ziren larunbateko finalerako: Ibarra A, Ibarra B, Beti-Gazte, Gaztedi, Ñapurrak eta Txantrea. Hauen kasuan zerotik hasten zen finala, eta aurretik lortutako puntuek ez zuten balio, beraz denek denen aurka tiratu zuten finalean. Azkenean, eta tiraldi estuak izan ostean,  Lesakako Beti Gazte nagusitu zen 15 puntu metatuta. Bigarren Ibarra A izan zen (10 puntu). Hirugarren, Laukizko Gaztedi 9 punturekin, ondoren, Ibarra B (7), Lapurdiko Ñapurrak (3) eta azkena Txantrea (punturik gabe).Emakumezkoen ligaxkak larunbatekoa zuen ere hirugarren eta azken eguna eta beraz Ibarran  erabaki zen txapelduna hiru jardunaldietako puntuak batuta. Irabazlea Beti Gazte izan zen bai eguneko jardunaldian zein sailkapen orokorrean: Beti Gaztek gaur 9 puntu lortu zituen, Ibarrak 6, Antsoainek 3 eta Bizindarrek 0.Euskal Herriko goma gaineko 4x4ko sokatira txapelketako lehen saioa Artziniegan jokatu zen azaroaren 10ean eta lehen jardunaldi horretan, 240 kiloko emakumeen kategorian  irabazlea Lesakako Beti Gazte izan zen, bost puntu bilduta. Bigarren Ibarra izan zen lau punturekin, ondoren Gaztedi Laukizkoa hiru punturekin, azken bigarren Antsoain bi punturekin eta azkena puntu bakarrarekin Bizindar. Gizonezkoen 320 kilotan irabazlea Ibarra A izan zen zortzi puntu eskuratuta. Bigarren Beti Gazte izan zen zazpi punturekin eta jarraian sailkatu zirenak Txantrea sei punturekin , Berriozar bostekin, Ñapurrak taldea laurekin, Ibarra B hirurekin, Gaztedik birekin eta azken postuan Bizindar bakarrarekin.Txapelketako bigarren jardunaldia Laukizen jokatu zen azaroaren 16an. Emakumezkoak 240 kilotan,  Beti-Gazte izan zen onena. Ondoren Ibarra, Antsoain, Gaztedi eta Bizindar sailkatu ziren. Gizonezkoen 320 kilotan, Gaztedi izan zen aurrena, eta segidan sailkatu ziren Beti-Gazte, Ibarra B, Ñapurrak, Ibarra A, Txantrea, Berriozar eta Bizindar.Abenduaren 21ean amaituko da Euskal Herriko 4x4ko txapelketa, guztira zazpi jardunaldi jokatuko direlarik: 260 eta 240 kiloko kategorietan arituko dira emakumeak, eta, gizonezkoak, 320 eta 300 kilotan. 280 kiloko kategoria mistoa ere jokatuko da.
Argazkiak: ataria.eus