EUSKAL PILOTA
Beaskoetxeak eta Manzik irabazi dute Gernika Grand Slam Txapelketa
Beaskoetxeak eta Manzik irabazi dute aurtengo Gernika Grand Slam Txapelketa
Diego Beaskoetxea genikarrak eta Mikel Manzisidor mutrikuarrak irabazi dute Gernika Grand Slam Zesta-punta txapelketa (Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den binakako azken lehiaketa), finalean Antxon eta Zabalari 2-0 irabazita, harmailak hutsik zeudela.
Aurreko ostiralean, abenduak 11, jokatu ziren Gernika Grand Slam Txapelketako finalerdiak, arratsaldeko 18:00tan hasita Gernika Jai Alai pilotalekuan, honako emaitzak eman zirelarik: Beaskoetxea-Manzi 2 Lekerika-Del Rio 1 (15-10, 9-15, 5-4) eta Antxon-Zabala 2 Hormaetxea-Urtasun 0 (15-9, 15-14).
Finalerdiak irabazita beraz, Gernikako Grand Slam Txapelketako final haundia ostiral honetan lehiatu da, hilaren 18an, arratsaldeko 18:00tan hasita, Antxon-Zabala eta Beaskoetxea-Manzi bikoteen artean, azken hauek txapela janztea lortu zutelarik.
Partidaren hasieran hutsegite dexente egon ziren eta hirunako berdinketara arte nahiko orekatua joan zen lehia baina handik aurrera gorriak nagusitzen hasi ziren batez ere Diego Beaskoetxeak aurrean egindako lan bikainari esker (4-3,5-4,6-4,7-4). Berriro estutu zen markagailua 8-7ko batekin baina txapeldunek zuloa ireki zuten (13-8), azkenean lehenengo jokoaren garaipena eskuratu zutelarik (15-11).
Bigarren jokoan ere aurretik jarri ziren gorriak (6-1, 8-2) baina Antxon eta Zabalak ez zuten etsi eta markagailuan bi tantora gerturatu ziren hainbatetan (9-7,12-10,13-11), nahiz eta azkenean bigarren set hau (15-11) eta partidaren garaipena gorrien alde erori zen.
Finalaren aurretik, hirugarren eta laugarren postuak zehazteko norgehiagoka jokatu zen, Lekerika-Del Rio eta Aaron-Mandiola bikoteen artean, non azken hauek eskuratu zuten garaipena, lehen jokoan Urko Lekerika lesionatu ostean (9-3 irabazten zeudela). Banakakoa jokatu zuten orduan Aaron eta Del Rio gasteiztarrek, aurrenekoak 10-9 irabazi zuelarik.
Urrizak eta Zaldua I.a nagusi Sagardoaren Txapelketako finalean
Bereziartuako bikoteak finalean 30-22 gainditu zituen Setieneko Ansa II.a eta Labaka
Abian da Plazaz Plaza emakumeen eskuzko pilotarien txapelketa
Emaitzak: Agirre-G.Aldai 22 Arrieta-Elizalde 8 eta Aldaregia-M. Ruiz de Larramendi 9 Salsamendi-Orbegozo 22
Eskuzko Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketak aurrera darrai
Finaletarako bidea argitu da, Berriozar eta Berako beste jardunaldi bikoitz arrakastatsu baten ostean