EUSKAL PILOTA
Beaskoetxea eta Lekerika, lehen finalistak
Markinako Masters Series Txapelketako (Jai Alai World Tourreko aurreneko lehiaketa) finalerako sailkatu dira Diego Beaskoetxea eta Unai Lekerika, Aritz Erkiaga eta Ibon Aldazabali irabazita (8-15, 15-13 eta 5-1).
Giro aparta egon zen Markinako Pilota Unibertsitatean, baimenduta zegoen aforo guztia ia beteta eta zegozkion osasun neurri guztiak hartuta.
Erkiaga eta Aldazabal oso indartsu hasi ziren ostiral gaueko finalerdiko lehen tantoetan, baina partida aurrera joan ahala neurketaren joera aldatu egin zen eta azkenean Beaskoetxeak eta Lekerikak eskuratu zuten garaipena eta finalerako lehenengo txartela.
Aurreneko jokoan, Aritz Erkiagak eta Ibon Aldazabalek sekulako jokoa erakutsi zuten, aurrean zein atzealdean nagusituz, azken emaitzak (8-15) ongi islatu zuelarik kantxan ikusitakoa.
Bigarren jokoa askoz berdinduagoa joan zen, urdinek ez zuten halako nagusitasunik erakutsi, eta gorriek 14-11 eta 14-13ra aurreratu ziren, horma-biko bati esker egindako azken tantoa irabazita, 15-13 nagusitu zirelarik.
Bost tantora lehiatutako hirugarren eta azken jokoan, Beaskoetxea eta Lekerika hobeto moldatu ziren, eta urdinek nahi baino hutsegite gehiago egin zituzten, azken markagailua 5-1 izan zelarik, gorrien alde.
Markinako jaialdiaren lehenengo partidan, Barandika-Ibarluzea bikotea 30-22 nagusitu zen Goixerri eta Manzisidorren aurka, puntista profesionalak zein afizionatuak nahasten dituen txapelketaren lehenengo finalerdian. Bigarren finalerdia, hurrengo ostegunean jokatuko da, Antxon-Zabala eta Arbe-Mandiola bikoteen artean.
Emaitzak, uztailak 10, Markina Xemein:
BARANDIKA-IBARLUZEA 30-22 GOIXERRI-MANZISIDOR
Master Series finalerdia:
BEASKOETXEA-LEKERIKA vs ERKIAGA-ALDAZABAL: 8-15, 15-13, 5-1
Uztailak 16, 18:00h:
ARBE-MANDIOLA vs ANTXON ZABALA
Master Series finalerdia: GOIKOETXEA-ETXETO vs HORMAETXEA-LOPEZ
Uztailak 19, 18:00h: FINALAK
Abian da Galarretaren 50. urteurreneko Erremonte Txapelketa
Juanenea-Endikak eta Ansa II-Larrañagak nahiko erraz gainditu zituzten Urriza-Zubiri eta Goikoetxea V-Barrenetxea IV
Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi eta Galeano ahizpak, finalera
Pilota goxoko zein mistoko finalak datorren igandean, ekainak 28, lehiatuko dira Irungo Urantzu pilotalekuan
Hastear da Galarretaren urteurrenaren Txapelketa
Lau bikote arituko dira nor baino nor 35 tantora lehiatutako partidetan eta finala uztailaren 18an izango da