EUSKAL PILOTA
Beaskoetxea eta Del Rio, Donostia Gran Slam-eko txapeldunak
Beaskoetxeak eta Del Riok irabazi dute Donostia Grand Slama, finalean Hormaetxea eta Manzisidorri 15-9 eta 15-12 irabazita
Donostiako Grand Slam zesta punta Txapelketaren finala lehiatu zuten ostiralean, abenduak 4, Beaskoetxea-Del Rio eta Hormaetxea-Manzisidor bikoteek, Karmelo Balda pilotalekuan, arratsaldeko 17:00tan hasita.
Aurretik, finalaurrekoan, nagusitasunez jokatuta, Beaskoetxeak eta Del Riok bi set-ak irabazi zizkieten Zuloagari eta Zabalari (15-7 eta 15-8). Hormaetxea-Manzi eta Arbe-Manex bikoteen arteko finalerdian berriz, emozio gehiago egon zen. Bikote bakoitzak set bana irabazi ostean (5-15 eta 15-14), berdinketa haustekoan 5-4 nagusitu ziren Hormaetxea eta Manzi.
Beraz, izen handiko bi pilotari ospetsu (Beaskoetxea gernikarra eta Hormatxea bermeotarra), eta etorkizun handiko bi gazte (Manzi mutrikuarra eta del Rio gasteiztarra) aritu ziren norgehiagoka erabakiorrean.
Printzipioz, Beaskoetxea-Del Rio bikotea zen faboritoa, baina finalerdietan gora egin ondoren, Hormaetxeak eta Manzisidorrek ezustekoa emateko aukera zegoen. Azkenean, faboritoek ez zuten hutsik egin eta Donostia Grand Slameko txapela etxera eraman zuten, 15-9 eta 15-12 irabazita.
Aurreneko setean, hasieratik gehiago izan ziren Beaskoetxea eta Del Rio, eta nagusitasunez eskuratu zuten partiduko lehenengo puntua. Bigarrengo jokoa aldiz, parekatuagoa joan zen, eta 12nako berdinketaren ostean Hormaetxea eta Manzik markagailuari buelta emango ziotela ematen bazuen ere, azkeneko hiru tantoak jarraian eginda berriro ere bikote gorriak poltsikoratu zuen joko hau eta bidenabar Grand Slameko garaipena.
Finalaren aurreko partidua Zuloaga-Izagirre eta Aaron-Mandiola bikoteen artekoa izan zen, eta bertan Zuloaga eta Izagirre nagusitu ziren bi jokotan, 15-9 eta 15-9.
Donostiakoa igaro ondoren, hurrengo zita Gernika Gran Slam-a izango dute, eta hemen Mikel Manzisidor sailkatua dago dagoeneko finalerdietarako Beaskoetxea bikote duela.
Donostiako Grand Slam Txapelketa
Guztira sei bikote aritu dira aurtengo txapelketan, bi multzotan banatuta:
A Taldea: Beaskoetxea –Del Rio, Antxon-Aldazabal eta Zuloaga-Zabala
B Taldea: Hormaetxea- Manci, Arbe-Urtasun eta Aaron-Izagirre
Hastear da Binakako Emakume Master Cup txapelketa
Ataungo Auzoeta pilotalekuan hasiko da larunbat honetan Binakako txapelketa. Pilota goxuan 35 bikote eta mistoan 12 arituko dira nor baino nor.
Matxalen Mendizabal eta Maider Isasa nesken xarearen historian sartu dira
Matxalen Mendizabal –Maider Isasa eta Nora Galartza eta Irati Fernandez osatutako bikoek historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu dute
Bultzada berri bat xareari eta emakumeen kirolari
Historian lehen aldiz jokatuko dute infantil mailako neskek xareko txapelketa ofizial bat