EUSKAL PILOTA
Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da
Iragan asteburuan jokatu ziren ligaxkako 2. jardunaldiari zegozkion partidak. Larunbatean, Oitz eta Doneztebe The Moment-en arteko partida izan genuen. Oitztarrak 9 eta 4ko emaitzarekin izan ziren garaileak. Eguneko bigarren partida, Irurita Miguelene eta Arraioz Sagardiaren artekoa izan zen. Etxekoek 9 eta 6 irabazi zuten, baina aipatzekoa da Arraiozek lortutako puntua, bere plaza izan gabe dagoeneko 3 puntu atera baititu Iruritako plazan (bi joan zen astean).
Igandean jokatzekoa zen Doneztebe Apeztegia eta Irurita Olariren arteko partida, eta partidua hasi zuten hasiera batean. Baina, markagailuak 3 eta 1eko emaitza isladatzen zuelarik, euria zela eta, partidua bertan behera utzi behar izan zen. Aurrerago jarraitu beharko dute partiduarekin, 3 eta 1eko emaitzatik hasita.
Emaitza hauekin, sailkapena honela dago momento honetan:
A taldean: Doneztebe Titi 3 puntu (jokatutako partidak 1, irabaziak 1, galduak 0, aldeko jokoak 9, kontrako jokoak 4), Oitz 3 puntu (jokatutako partidak 2, irabaziak 1, galduak 1, aldeko jokoak 13, kontrako jokoak 13), Doneztebe Ameztia 2 (jokatutako partidak 1, irabaziak 1, galduak 0, aldeko jokoak 9, kontrako jokoak 7) eta Doneztebe The Moment 1 (jokatutako partidak 2, irabaziak 0, galduak 2, aldeko jokoak 11, kontrako jokoak 18).
B multzoan: Arraiotz Sagardia 3 puntu (jokatutako partidak 2, irabaziak 1, galduak 1, aldeko jokoak 15, kontrako jokoak 16), Irurita Miguelene 2 (jokatutako partidak 1, irabaziak 1, galduak 0, aldeko jokoak 9, kontrako jokoak 6), Irurita Olari 1 (jokatutako partidak 1, irabaziak 0, galduak 1, aldeko jokoak 7, kontrako jokoak 9) eta Doneztebe Apeztegia 0 (jokatutako partidak 0, irabaziak 0, galduak 0, aldeko jokoak 0, kontrako jokoak 0).
Hirugarren jardunaldia datorren asteburuan
A multzoan
Doneztebe Titi – Doneztebe The Moment, igandean 11:00etan.
Oiz – Doneztebe Ameztia, igandean 11:30ean.
B multzoan
Irurita Olari-Irurita Miguelene , larunbatean 17:00etan.
Arraioz Sagardia – Doneztebe Apezteguia, igandean 17:00etan
Zer da Laxoa?
Laxoa, gaur egun praktikatzen den Pilota modalitate zaharra dugu, eta beste batzuen aitzindari.
Garai batean eskuz jokatzen zen bote-luzea modalitatearen berdina da, larruzko eskularruz eta plaza handixeagoan praktikatzen dena orain.
Garai batean, artzainek mendiko pilotasoro edo soropiletan jolasten zuten. Gero, herrira jaitsi zirenean, joko hau zabaldu eta ikaragarrizko arrakasta izan zuen, Euskal Herriko kirol nagusia izan zelarik XIX. mendeko bigarren erdirarte. Ipar Euskal Herrian, Nafarroan (ospetsuak ziren Iruñeko San Fermin bestetan jokatzen ziren partidak), nahiz Gipuzkoa, Bizkaian eta beste zenbait tokitan ere arrakasta izan zuen Laxoak. XIX. mendearen erdialdean izan zuen bere garairik dizdiratsuena.
Gora behera handiak izan baditu ere, gaur egun osansuntsu dagoela esan dezakegu, azken lau hamarkadetan, urtero hutsik egin gabe, herrien arteko txapelketak, bai helduenak bai gazte eta gaztetxoenak, jokatu dira eta.
Emakumezkoen Nafarroako txapelketako jardunaldia lehiatu da Elizondon
Besteak beste, elite mailako bi partida handi jokatu zituzten pilota mistoarekin
Tambourindeguy eta Lopez, Donibane Lohitzunen nagusi
Jaialdia emakumezkoen partidu batekin hasi zen, ezaugarri hauetako lehena Iparraldeko frontoi batean
Gasteiz, pilotaz blai asteburuan, GRABNI txapelketako finalekin
Guztira 55 final jokatuko dira ostiral, larunbat eta igande bitartean: Ezker Horman 38 eta Trinketean 17