EUSKAL PILOTA
Banakako Erremonte Txapelketa abian da
Orainarte eta uztailaren 30a bitartean, sei erremontista aritu dira, hiruko bi multzotan banatuta, banakakoaren atarikoak jokatzen. Talde bat Aizpuru III.ak, Labakak eta Zaldua II.ak osatzen zuten baina Zaldua II.a azkenean ez da aritu eta Aizpuru III.ak Labaka gainditu zuenez, hurrengo fasera sailkatu da azpeitiarra, non Juanenea eta Zubiri izango ditu aurkari.
Beste taldea Etxarrik, Zalduak eta Urrutia II.ak osatu dute. Etxarri kanpoan geratu zen eta Zalduak eskuratu zuen txartela Urrutia II.ari irabazita, eta orain Larrañaga eta Segurolaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Hartara, larunbat honetan Buruz burukoaren lehenengo bi partiduak jokatu ziren larunbatean Galarretan eta Juanenea eta Larrañagak lortu zituzten bi garaipenak, Aizpuru III.a eta Zalduari irabazita, hurrenez hurren.
Betiko ordutegira itzuli da frontoia eta jaialdia 16:00etan hasi zen lehenengo buruz buruko partidarekin, Juanenea eta Aizpuru III.aren artekoa, hain zuzen.
Juaneneak majo sufrituta gainditu zuen Aizpuru III.a partidu borrokatu, berdindu eta eder batean. Norgehiagoka ezin berdinduagoa joan zen 16na ados egon arte, momento horretan Juaneneak laupabost tantuko aldea ireki zuen markagailuan (25-20) eta azkeneraino mantentzen asmatu zuen (30-23).
Juaneneak piloteoan 20 tantu egin zituen, sakez lau eta soilik bi hutsegite egin zituen. Aizpuruk piloteoan 16 tantu gauzatu zituen, sakez bost eta sei hutsegite eginda amaitu zuen lehia.
Jaialdiko bigarren partida, binakako estelarra izan zen, non Ansa II eta Barrenetxea IV, Urriza eta Endikaren kontra aritu ziren. Barrenetxeak partida bikaina egin zuen, kalitate handiko jokaldiak egin zituelarik atzelari hernaniarrak. Ansa II.ak lagunduta, gipuzkoarrek kontrolpean eraman zuten partida, markagailuan aldea atera zutenetik (13-5), azkenean 30-40 irabazi zutelarik.
Jaialdiko hirugarrenean berriz, Larrañaga jaun eta jabe izan zen Zalduaren kontra eta 30-9 irabazi zuen.
Abuztuaren 1eko partiden emaitzak:
- Juanenea 30 / Aizpuru III.a 23
- Ansa II-Barrenetxea IV 40 / Urriza-Endika 30
- Larrañaga 30 / Zaldua 9
Hurrengo hitzordua Galarretan
Abuztuaren 6an, ostegunarekin, 16:00tan hasita.
Buruz burukoak:
- Juanenea-Zubiri.
- Larrañaga-Segurola.
Estelarra:
- Etxarri-Barrenetxea IV / Urriza-Aizpuru III.
Emakumezkoen larruzko paleta torneoaren bigarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Irazustabarrena-Arrillaga 2 Agirresarobe-Landajo 0 eta Larrarte-Erasun 2 Iturbe y Zulaika 0
Gaztañaga eta Gurutzeta garaile, Sagardoaren Txapelketako bigarren jardunaldian
Segurola-Larrañaga 30 Etxarri-Barrenetxea V.a 26 eta Goikoetxea V.a-Aizpuru III.a 30 Juanenea-Zubiri 24
Bizkaia Torneoaren laugarren jardunaldia jokatu da
Emaitzak: Maldonado-Ibai Perez 3 Necol-Cambos 0, Gaubeka-Gordon 3 Ibarguren-Urrutia 2 eta Fusto-Del Rio 3 Garate-Ruiz 1