MENDI LASTERKETAK
Aurtengo Mendi Lasterketen Nafarroako zirkuitua amaitu da
Asteburu honetan jokatu da Agoizko V. Mendi Lasterketa, Mendi eta Eskalada Kiroletako Nafarroako Federazioak antolatutako Mendi Lasterketen XII. txapelketako azken proba puntuagarria.
Aurtengo Mendi Lasterketen Nafarroako zirkuituak, zazpi proba izan ditu: XII. Extreme Higa de Monreal , Irati Traila, Atarrabi Traila, VII. Triku-Traila, V. Tritoiena proba, XLV. Mendira Joan-Etorria proba eta Agoizko V. Mendi-lasterketa.
Gizonezkoen senior maila nagusian, Ibon Erdozain Ibarra izan da txapelduna, guztira 271 puntu batuta. Sei lasterketatan parte hartu du, guztietan Irati Trailean salbu: seigarren izan zen XII. Extreme Higa de Monreal proban bosgarren Atarrabi Trail proban, zazpigarren VII. Triku-Trail proban, zortzigarren V. Tritoiena proban, laugarren XLV. Mendira Joan-Etorria proban eta bosgarren Agoitzen. Bigarren postuan Aitor Blanco Urmeneta sailkatu da (238 puntu) eta hirugarren Iñigo Macias Cipriain (191 puntu).
Emakumezkoetan berriz, Ines Patricio Zafra izan da txapelduna, orotara 100 puntu eskuratuta (50 Higa Xtremean eta beste horrenbeste Agoitzen). Bigarren postuan Laura Sanz Garaialde geratu da (97 puntu) eta hirugarrenean Elixabete Agirre Aranburu (96 puntu).
Beteranoetan, Joseba Lasarte nagusitu da gizonezkoen sailkapen nagusian, 296 puntu pilatuta: Higa de Monreal, Atarrabi Trail eta Agoizen lehenengoa izan zen, Triku-Trail eta Tritoienan bigarrena eta Mendira Joan-Etorrian hirugarrena. Carlos Rodriguez Arangoa sailkatu da bigarren postuan (270 puntu) eta Antonio Soria Odero hirugarren (236 puntu).
Emakumezko beteranoen lehian berriz, azkenean Ana Reina Arjona suertatu da txapeldun, guztira 197 puntu bilduta: 49 puntu Higa Extremean, 50 Atarrabiako Trailean, 49 Tritoienan eta 49 Agoizko mendi lasterketan. Bigarren izan da Nuria Mendibi Armendariz (147 puntu) eta hirugarren Garbiñe Solano Iriarte (144 puntu).
Atzeratu dira Euskal Herriko Eskalada Txapelketak
Pasa den asteburuan, Iruñean jokatzekoak ziren Euskal Herriko Eskaladako Zailtasuneko eta Abiadurako diziplinetako txapelketak
Euskal korrikalarien garaipenak Canfranc-Canfranc proban
Jaione Sasieta, Silvia Trigueros eta Oihana Kortazar nagusitu dira, 100, 75 eta 42 kilometroko lasterketetan, hurrenez hurren
Jon Erguinek eta Maria Gomezek irabazi dute Igartzako Mendi Duatloia
Bikoteei dagokionez, Mikel Zabalegi eta Asier Aseginolaza izan dira lehenak helmugaratzen