TXIRRINDULARITZA
Aurten ez da Santikutz Klasikarik izango
Santikutz Klasika bertan behera uztea erabaki dutela jakinarazi du Telleriarteko Txirrindulari Elkarteko zuzendaritzak argitara emandako agiri baten bidez.
Urtero maiatzeko lehenengo egunean Santikutz klasika antolatzen du Telleriarteko Txirrindulari elkarteak, aurtengoa lasterketaren LXXXVII. edizioa izan behar zuelarik.
Dagoeneko atzeratua izan zen bere momentuan, Covid19 gaitzak eragindako egoeraren ondorioz, eta printzipioz irailaren 27an jokatzekoa bazen ere egoeraren okertzeak antolakuntzaren planak zapuztu ditu berriro ere.
Antolakuntzak dioenez, bueltan dugu iraila eta osasun-egoerak ez du nabarmen hobera egin, beraz, ezin da bermatu txirrindulari lasterketa normaltasunez egin ahal izatea.
Horregatik, Telleriarte Txirrindulari elkarteak lehentasuna eman dio guztion osasun eta ongizateari eta aurtengo edizioa bertan behera uztea erabaki du.
Hain zuzen ere, edizio hau mimo bereziarekin prestatzen ari zirela komentatu dute, asmoa zelarik ibilbidean aldaketak eginez ikusgarritasun handiagoa ematea lasterketari.
Dena den, hartutako erabakia zaila dela jakinda ere, antolakuntza lanetan bete beharreko neurriak ezartzeko zailtasunak eta haien kontroletik kanpo dauden arriskuak gain hartu ezin izanak, hartutako erabakia zentzuzkoena izatea eragin dute.
Azkenik, eskerrak eman nahi izan dizkiete babesleei eta laguntzaileei, eta datorren urtean indartuta itzuliko direla hitz eman dute.
Santikutz Klasika Legazpi inguruetatik lehiatzen den lasterketa da. 1929. urtean izan zen lehenengo edizioa eta 1964. urterarte profesionalek ere parte hartu zezaketen.
Lasterketa birtuala
Maiatzaren lehenean, lasterketa birtuala antolatu zuten Bkool plataformaren bitartez, non amateur kategoriako talde onenetan aritzen diren ehun txirrindularik parte hartu zuten.
30 kilometrotako ibilbidea zuen probak, Lierniako jeitsiera eta Gabiria eta Aztiriako igoerak tartean, helmuga jakina Legazpin zegoelarik.
TXIRRINDULARITZA
Durango-Durango Emakumeen Saria
Uztailak 26ko lasterketa honetaz aparte, egunotan emakumezkoen profesional mailako beste bi lasterketa lehiatuko dira Nafarroan
Parte-hartze bikaina Getxoko zirkuituan
Abuztuaren 2an jokatuko da eta World tourreko 5 talde arituko dira, tartean Mikel Landa, Gaviria, Kristoffek eta Pedersen munduko txapelduna
Uztailaren 26tik aurrera hasiko dira EAE mailako txirrindularitza probak
Maila profesionalean, Durango-Durango Emakumeen saria izango da aurreneko lasterketa, uztailaren 26an