LASTERKETAK
Aurten bertan behera geratu da 41. Idiazabalgo Herri Krosa
Datorren igandean, urtarrilak 31, egitekoa zen Idiazabalgo 41. Herri Krosaren edizioa bertan behera geratu da, COVID19 gaitzak eragindako pandemiaren bilakaeraren ondorioz.
Antolakuntzatik azaldu dutenez, ezinezkoa zen aurten ohi duten ekitaldia antolatzea azken urteetako lasterketei erreparatuta, izan ere, jende asko etortzen da, eta azkenean festa giroa sortzen da herrian, eta egungo egoeran hori egitea ez da bideragarria.
Urtarrilaren azken igandean izan ohi da lasterketa, San Blas jaien hasieran. 1981an egin zuten lehenengoa, kategoria bakarrarekin. Egun 6 kategoria dituzte eta iaz 672 korrikalarik hartu zuten parte.
1978an Donostiako Maratoia egin zen lehenengo aldiz, eta horren harira hasi ziren Idiazabalgo Krosa antolatzen. 1980ko udazkenean ekin zioten krosa antolatzeari eta 1981eko San Blas jaietan egin zuten lehenengo edizioa. Hala izendatu zuten: Lehenengo Herri Krosa. Eta 40 egin dituzte dagoeneko. Hasiera hartan ez zegoen kategoriarik, eta gaur egun benjamin, alebin, infantil, kadete eta heldu eta beteranoen lasterketak dituzte.
Iazko edizioan Maite Arraiza lazkaotarra eta Chakib Lachgar izan ziren garaileak, sailkapenak honakoak izan zirelarik:
Gizonezkoak
1 CHAKIB LACHGAR 0:31:19
2 ENEKO AGIRREZABAL TELLERIA 0:31:29
3 AITOR MIMENZA CASTILLO 0:31:38
4 KAMEL ZIANI EL OUAZIZ 0:32:06
5 GUSTAVO SANCHEZ GIL 0:33:07
6 UNAI IBARRA GALLARDO 0:33:39
7 JOKIN MUÑOZ OLAZABAL 0:33:49
8 RAUL GOMEZ MARGALLO 0:33:49
9 JOKIN BELLIDO LEAL 0:33:54
10 JON UNANUE AIERZA 0:34:18
Emakumezkoak
1 MAITE ARRAIZA ARAMENDIA 0:37:38
2 MAITE ETXEZARRETA GURRUTXAGA 0:38:26
3 MAITE MAIORA ELIZONDO 0:39:38
4 IZARO RUBIO LASA 0:40:19
5 IRATI LARRAÑAGA MATXAIN 0:41:55
6 EDURNE ELKOROIRIBE IZURRATEGI 0:43:58
7 OLATZ KORKOSTEGI OIANGUREN 0:44:04
8 MARI CARMEN SEIJAS CARBALLEDO 0:44:10
9 OIANA ORTIZ LABORDE 0:44:13
10 EDURNE ARAKISTAIN JAUREGI 0:45:22
Maite Maiora eta Ibai Larrea nagusi Antzuolako 8 miliak mendi lasterketan
Probaren bederatzigarren edizioan, 246 lasterkarik amaitu zuten 13,8 kilometroko ibilbidea
Leire Baraibar eta Iñigo Arantzamendik irabazi dute Kobaz Kobako proba nagusia
Artzei Bidean berriz, Amets Aranberri eta Ainara Urrutia nagusitu dira
Nahia Quincoces eta Iñigo Martinez de Albornoz, Causiat Extreme probako irabazleak
Euskal Selekzioak maila bikaina eman zuen Candanchuko hitzorduan