ARRAUNA
Aurkeztu dituzte Eusko Label eta Euskotren ligak
Datorren larunbatean hasiko dira Coruñan (Galizia), eta horren harira gizonezkoen estropadako hiru txandak zozketatu dira
Datorren larunbatean, uztailak 4, ekingo diote lehiari Coruñan (Galizia) Eusko Label eta Euskotren ligetako arraunlariek eta aurreneko estropada hori ate joka egonda, ostiral honetan egin da Eusko Label Ligaren eta Euskotren Liga 2020ko denboraldiaren hasierako ekitaldia.
Donostiako Aquariumean burutu zuten bi ligen aurkezpen ekitaldia, bertan taldeetako ordezkariak, arraunlari batzuk, babesleak, hainbat entrenatzaile eta zuzendaritzetako zenbait kide egon zirelarik.
Borja Rodrigo Traineruen Kluben Elkarteko presidenteaz gain, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua eta CaixaBankeko ordezkari Itziar Egaña ere bertan izan dira, eta bi emakumezkoek lan egin behar izan dute, Coruñako lehen jardunaldiko gizonezkoen estropadaren kale zozketa egin dutelako.
Honela geratu dira Coruñan lehiatuko den Bandera Cidade estropadaren txandak (18:20ean da estropada):
- Ares, Donostiarra, Ondarroa eta Orio.
- Isuntza, Santurtzi, Cabo eta Zarautz.
- Hondarribia, Kaiku, Urdaibai eta Zierbena.
Euskotren ligan, Orio, Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia arituko dira. Emakumezkoen estropada 18:00etan izango da.
Txanden zozketaz aparte, Oriok iaz bi ligak irabazteagatik zegozkion garaikurrak jaso ditu. Jon Salsamendik, Orioko Arraun Elkartearen izenean, Donostialdeko Caixabanken Negozio Arloko zuzendari Itziar Egañaren eskutik jaso du CaixaBank Koroaren erreplika. Bestalde, Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Euskotren Trofeoaren erreplika eman dio Nadeth Agirreri, ‘mirotzen’ patroiari.
Orio Arraun Elkarteko bi ordezkariek Neguak sortutako liderraren maillot berriak ere jaso zituzten, zeintzuek Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako txapeldun bezela izendatuko dituzten datorren asteburuan A Coruñako uretan lehiatuko den lehenenego jardunaldian.
Eusko Label eta Euskotren ligak
Coruñan jokatuko dira bi ligetako lehen estropadak eta azkenean igoerak eta jaitsierak egongo dira
TKEk bere bide-orria gauzatzen jarraituko du
Aste hontan, test serologikoak egingo dizkiete Eusko Label eta Euskotren ligetako arraunlariei
TKE Liga koronabirusari aurre egiteko protokoloa lantzen ari da
Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako klubek jarduera-protokoloan adierazitako jarraibideak bete beharko dituzte