ARRAUNA
Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa lehiatu zen larunbatean Orion
Pasa den larunbatean, maiatzak 1, arratsaldeko 18:00tan hasita (aurretik aulki mugikorreko jardunaldia jokatu zen) lehiatu zen orioko herrian bertan, errioan, zortziko absolutuko Aulki Mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa.
Bost ontzi lehiatu ziren gizonezkoetan Gipuzkoako banderaren bila: Ur-kirolak A eta B, Arraun Lagunak-Donostia, Hondarribia eta Orio. Lehenengo aldiz, emakumezkoen lehia ere egon zen aurten, hiru ontzi uretaratu zirelarik: Arraun Lagunak Donostia, Hondarribia eta Santiagotarrak-Irun taldeak, hain zuzen.
Esan bezala, bost ontzi aritu ziren gizonezkoetan urrezko dominen bila eta garaipena oriotarrentzat izan zen beste behin zortziko absolutuan. 1994tik 27 aldiz jokatu da txapelketa hori, eta Orioko gizonezkoek 17 alditan lortu dute garaipena. Oriotarrek eskuratu zuten urrea, baina gain-gainean izan zuten Hondarribia, aurrenak 04:45;38 denbora egin baitzuen, eta bigarrenak 04:45;92. Brontzea Ur-kirolak A taldearentzat izan zen (05: 01,02), 15, 64 segundora eta laugarren Arraun Lagunak-Donostia izan zen (05:05,65), 20,27 segundora. Azkenik, bosgarren postuan helmugaratu zen Ur Kirolak B ontzia, 05:29,57ko denbora eginda, irabazlearengandik 44,19 segundora.
Emakumeetan berriz, aurreneko aldiz lehiatu zuten aullki mugikorreko Gipuzkoako Txapelketa eta azkenean Santiagotarrak Irun aise gailendu zen, hamar segundoko aldea aterata Hondarribiari; 05:32;96 egin zuten aurrenekoek, eta 05:43;20, bigarrenek. Donostia sailkatu zen hirugarren (05:47,14).
SAILKAPENAK:
Gizonezkoak
- Orio 04:45;38
- Hondarribia 04:45;92
- Ur-kirolak A 05:01,02
- Arraun Lagunak-Donostia 05:05,65
- Ur Kirolak B 05:29,57
Emakumezkoak
- Santiagotarrak Irun 05:32;96
- Hondarribia 05:43;20
- Arraun Lagunak Donostia 05:47,14
Amets Aranberri eta Aitziber Urkiola gailendu dira Aiako XI.Mendi Lasterketan
Denera 276 lasterkari izan zituen probak, 231 gizonak eta 45 emakumeak
Oihana Azkorbebeitiak Kangas Mountain Maxi Trail mendi lasterketa irabazi du
Silvia Trigueros bigarren sailkatu zen
Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia aurkeztu dute
Bi urteko etenaldi baten ondoren, martxoaren 26an lehiatuko da probaren XXIX. edizioa