Atxikimenduak
- ARALAR.
- NA-BAI.
- ALTERNATIBA.
- EZKER ABERTZALEA.
- AB, Abertzaleen Batasuna.
- EA.
- EB, Ezker Batua.
- EKA-PARTIDO CARLISTA DE EUSKADI.
- PLAZANDREOK.
- EGI, EUZKO GAZTEDI.
- GAZTE ABERTZALEAK.
- IRATZARRI, Aralar Gazteak.
- IA, IKASLE ABERTZALEAK.
- LAB.
- ELA.
- STEE-EILAS.
- HIRU.
- ELB, Euskal Laborarien Biltzarra.
- EHNE, EHko Nekazarien Elkartea.
- EUSKARIA FUNDAZIOA.
- BAI EUSKAL HERRIARI.
- EHE, EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ.
- ESAIT.
- IPARRA-HEGOA.
- NABARRALDE.
- EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA.
- ESKUBIDEAK, EUSKAL HERRIKO ABOKATUEN ELKARTEA.
- ASKAPENA.
- KOMITE INERNAZIONALISTAK.
- 11BIL GAITEZEN MUGIMENDUA.
- ORREAGA BILGUNE KULTUR FUNDAZIOA.
- BASAIZEA KULTUR ELKARTEA.
- EUSKARAREN GIZARTE ERAKUNDEEN KONTSEILUA.
- SASOIA, NAFARROAKO JUBILATUEN ELKARTEA.
- BILGUNE FEMINISTA.
- EHGAM.
- ELKARTZEN, EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN ALDEKO PLATAFORMA.
- EHBE’EUSKAL HERRIAK BERE ESKOLA.
- EUSKAL KANTUZALEEN ELKARTEA.
MANIFESTUA
•••••••••••••••••••••••
Hizkuntza bat da: euskara. Jende bat: gu. Ohiturak eta harremanak egiteko modu bat: gurea. Eta, guri dagokigunez behintzat, jolasetatik hasi eta kiroletarako ibilbidean, osasunez, lehiatzeko grinaz, gozatzeko beharraz eta erronkak ezartzeko joeraz bizi garena: gure kirol mundua. Kirolaren aniztasun honetan, bada batzen gaituen sentimendu bat… bai… bat, bi, hiru, lau edo zazpi, baina hemen dago. Eta hori… Euskal Herria da. Guk, beste herri, nazio, estatu edo erakundeak errespetatuz, ez dugu pareko traturik jasotzen. Mugak ipintzen dizkigute, aitzakiak ere lepo, baina kirolariak gara, bihotz nekaezineko kirolariak, kementsuak, indartsuak, estrategak eta gainera… euskaldunak. Milaka eta milaka urtez, belaunaldiz belaunaldi jasotako nortasunari eutsi nahi izan diogu. Hau hiltzen ez uzteko ardura da gurea. Estatuek botere ekonomikoa, legegilea, judiziala eta exekutiboa dituzte: materia, andana, alegia. Guk maitasuna, gogoa, grina, beharra eta nahiaren kultura ditugu; energia. Oraingoan, energia hau guri begira jarri, eta Euskal Herriaren ‘Botere Kulturala’ eraikitzen hasi nahi dugu, kiroletik, gure herriarekiko maitasunari lekua eginez, eta honela, munduari iruzurrik egin gabe, garen bezala azalduko gatzaizkio. Euskal Herriko Kirolariok, gure beharretarako lan tresna, lanabesa gure gustuko egitura, etxea gure hutsuneak betetzeko kutxa, eraiki nahi dugu. Guztion sormenaz eta lanaz aurrera aterako dena. Gaurkoa lehen mugarria izan da. Baina bidea luzea da. Bide hau aurrerantzean ere elkarrekin batuz, uztartuz, uztarri berean egin nahi dugu. Honaino heltzeko izan ditugun bide lagunei aipamena egin gabe ezin dugu gaurkoa agurtu: Hausnarketarako bidea ireki duzuen guztiei, KirolHaerria prestatzen eta aurrelanak egiten aritu zaretenoi, zein gaur bertara etorri zaretenoi, edo etorri nahi baina etrortzerik izan ez dutenoi: ez esker hutsalik eta ezta ohorerik ere, zuei denoi, kirol-harri-herri-bihotzez… Zorionak! Hasi ziren, ari gara eta egin… egingo dugu! Atxik kirolari!…, atxik herriari!
Euskal Herriko Kirolariak,
Euskal Herrian, 2009ko abenduaren 27an
[berria.eus] Sasoi honetan ere jokatuko da
Argazkia: JON URBE / ARGAZKI PRESS (Berria) → berria.eus: Sasoi honetan ere jokatuko da Sasoi honetan ere jokatuko da 2017-08-29 / Ainara Arratibel Gascon Futbol denboraldia abian den arren, herenegun jokatu zen 2016-2017ko sasoiari zegokion Euskal Herria...
VII. Euskal Kopako finala: Athletic 3 R.Sociedad 0
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Argazkia: Berria → berria.eus: Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita Athleticek seigarren Euskal Kopa eskuratu du, Realari 3-0 irabazita Elgoibarren (Gipuzkoa) jokatu zuten atzo Euskal Kopako finala, eta...
Lehen Txapelketa Txapelik gabe
Euskal Herria Kirolaren partetik lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu Lasesarrera gerturatu diren guztiei. Askok esfortzua egin behar izan dute euskal futbolaren festa izan behar zuena bizitzera etortzeko. Autoritateak, Juan Martinez de Irujo eta zalego guztia (2.500 ikusletik gora) futbolaz gozatzera etorri da Barakaldora eta halaxe zen baita ere gure nahia. Horregatik pena bat izan da jai honek horrelako amaiera edukitzea.
[jarraitu irakurtzen]