EUSKAL PILOTA
Astelehen honetan hasiko da Sagardoaren Txapelketa
XII. Sagardoaren Txapelketa aurkeztu berri da Galarretan eta iaz izan zuen arrakasta ikusita, ildo beretik jarraituko du txapelketak, aurten ere ETB1eko ‘Erremontari’ saioaren barruan jokatuko delarik.
Txapelketa astelehenero lehiatuko da, apirilaren 25an hasi eta ekainaren 20an bukatuta. Bigarren urtez jarraian tradizioa eta modernitatea uztartuko dira Galarreta frontoian eta aurten gainera ikusleak izango dira harmailetan. Saioan, Sagardoaren txapelketa guztia emititzeaz gain elkarrizketak eta erremontearen ikuspuntu berriak ezagutuko dira, teknologia berriak erantsiz. Apirilaren 25etik aurrera, astelehenero gauetan ETB1en eskainiko da eta bi orduko iraupena izango duen Erremontari saioa.
Sagardoaren Txapelketan sei bikotek hartuko dute eta sei sagardotegi ordezkatuko dituzte. Ondorengoak dira bikoteak eta ordezkatzen dituzten sagardotegiak: Goikoetxea V-Barrenetxea IV (Oialume Zar), Urriza-Zubiri (Larre-Gain), Aldabe-Larrañaga (Bereziartua), Ezkurra II-Zaldua I (Gurutzeta), Segurola-Azpiroz (Petritegi) eta Ansa II-Juanenea (Setien).
Txapelketaren formatuan, denak denen aurka jokatuko dute hasierako ligaxkan eta lehenengo lau sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira. Gainontzeko bi bikoteak ordea, txapelketatik at geratuko dira.
Partidu guztiak 30 tantora jokatuko dira eta sailkapena puntuen bidez erabakiko da. Garaileak lau puntu batuko ditu, 29-27 tanto artean geratzen denak bi, 26tik-24 tanto bitartean geratzen denak puntu bakarra, 23tik 17 tantora punturik ez eta 16 edo gutxiago tanto eginda puntu negatiboa jasoko da.
Finalerdiak ekainaren 13an jokatuko dira, non lehenengo sailkatua laugarrenaren kontra arituko den eta bigarrena hirugarrenaren aurka. Garaileak ekainaren 20ko finalean elkartuko dira txapela erabakitzeko asmoz.
Astelehenero bi partidu jokatuko dira eta lehenengo jardunaldia, apirilaren 25ean izango da. Bigarrena maiatzaren 2an jokatuko da. Hirugarrena maiatzaren 9an. Laugarrena maiatzaren 16an. Bosgarrena, maiatzaren 23an. Seigarrena, maiatzaren 30ean. Zazpigarrena, ekainaren 6an.
Urriza-Zaldua (Bereziartua) izan ziren pasa den urteko garaileak finalean Ansa II-Labaka (Setien) 30-22 garaitu eta gero. Aurtengo txapelketak maila altuagoa izango du Ezkurra II, Azpiroz eta Aldabe bezalako erremontistak txapelketan sartu eta gero.
Fusto eta Gaubeka, Pala Banakakoaren finalerdietara
Argentinarrak eta armintzarrak Iñaki Urrutia eta Roman Maldonado garaitu zituzten bilbon
Nagore Martinek eta Maider Huizik Bizkaiko larruzko paletako finala irabazi dute
Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz hartu dituzte mendean Bizkaia pilotalekuan (12-10, 11-10 eta 10-12)
Ansa II.a izango da Urrizaren aurkaria Iparlur Masterseko finalaurrekoan
30-17 irabazi zion Goikoetxea V.ari erremonteko Iparlur Mastersaren atarikoan