EUSKAL PILOTA
Asteburu honetan hasiko da E.H.-ko Ezker Paretako Kluben arteko Txapelketa
Argazkiak: Euskal Pilota Federazioa
Ohikoa den moduan, Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen dituen txapelketetatik lehena jokatzen Ezker Paretako Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa da, non Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Iparraldeko eta Nafarroako federazioetako klubek parte hartzen duten.
Guztira 76 klubek jokatuko dute aurtengo txapelketa eta orotara 190 taldek eta 500 pilotari inguru lehiatuko dira asteburu honetan hasi eta martxoaren 6ko asteburuan bukatuko den txapelketa honetan.
Esan bezala, asteburu honetan hasi eta hurrengo martxoaren 6 arte jokatuko da E.H-ko Kluben arteko Ezker paretako txapelketa 2021-2022. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatzen duen kluben arteko txapelketa garrantzitsu honek ondorengo datuak utzi dizkigu bere hasieran:
Klubak:
- Araba: 7.
- Bizkaia: 25.
- Iparralde: 1.
- Gipuzkoa: 26.
- Nafarroa: 17.
Espezialitateak eta kategoriak:
- Eskuz Binaka Kadeteak: 12.
- Eskuz Binaka Gatzeak: 14.
- Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: 10.
- Eskuz Binaka Nagusiak Euskal Liga: 16.
- Eskuz Binaka Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Nesken Gomazko Paleta Kadeteak: 8.
- Nesken Gomazko Paleta Gazteak: 6.
- Nesken Gomazko Paleta Nagusiak: 8.
- Gizonezkoen Gomazko Paleta Nagusiak: 5.
- Paleta Larruz Gazteak: 6.
- Paleta Larruz Nagusiak Euskal Liga: 10.
- Paleta Larruz Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Pala Motza Nagusiak Euskal Liga: 10.
- Pala Motza Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Frontenis Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
- Zesta Punta Kadeteak: 12.
- Zesta Punta Gazteak: 14.
- Zesta Punta 22 azpikoak: 4.
- Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: 14.
- Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: 8.
Txapelketa bederatzi astetan zehar luzatuko da, zazpi asteko ligaxka hasieran eta finalerdiak zein finalen asteburuak ondoren. Guztira 500 pilotari inguru lehiatuko dira Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa garrantzitsuenean.
Antiguako pilota txapelketako finalak larunbatean jokatu ziren
Emakumezkoetan Olatz Arrizabalaga, promesa mailan Fernández-Apezetxea bikotea eta elite mailan Elola eta Sarasa izan dira txapeldunak
Juanenea eta Endika sailkatu dira finalerdirako
Juaneneak 29-30 irabazi zion Endikari eta horrenbestez biak izango dira finalaurrekoan. Barrenetxea aldiz, kanporatua izan da
II. San Migel Xare Txapelketako lehenengo jardunaldia jokatu da
Bi partida jokatu ziren: Driolet-Moncadak 40, Larronde-Algaranondo 36 eta De Paredes-Borteyru II 40, Borteyru III-Sistiage 29.