TXIRRINDULARITZA
Asier Etxeberriak irabazi du Gorlako Igoera
Lokatza txirrindulari taldeak antolatutako Gorlako Igoera jokatu zen pasa den asteburuan, iazko hutsunea eta gero. Afizionatu mailako lasterketa beteranoa eta prestigiotsuaren 46. edizioa zen aurtengoa eta parte-hartzaile kopuruak gora eginda pozik agertu ziren antolatzaileak.
Laboral Kutxa izan zen nagusi Bergarako Gorla Igoeran, Asier Etxeberria eta Unai Iribar ihes eginda iritsi baitziren batera, elkarri helduta eta besoak jasota gurutzatu zutelarik helmuga. Ez zuten garaipena lehiatu, baina sailkapenean norbait izan behar zuen aurrena, eta Etxeberriak bigarren egin zuenez 2019an taldeak erabaki zuen berea zela aurtengo garaipena. Imanol Alvarez elgoibartarrak podiuma osatu zuen, hirugarren posturako lehian Alexander Hejman (duela hiru urteko irabazlea) atzean utzita azken metroetan.
Bi talde oso indartsu falta ziren Gorlako Igoeran, Lizarte eta Caja Rural, COVIDarekin loturiko arrazoiengatik eta horrek Laboral Kutxaren nagusitasuna ekarri zuen. Taldeka ere eurak nagusitu ziren eta mendiko saria laugarren helmugaratu den Alexander Hejman norvegiarrarentzat izan zen.
Lasterketa gorabeheratsua izan zen hasieran, erorketa handi bat gertatuta lasterketa eten behar izan zutelarik hogei bat minutuan, eta lasterketako ibilbidea (120 kilometro egin behar zituzten) hogei bat kilometroan laburtu. Gorlako lehen igoeran Alexander Hejman nabarmendu bazen ere, lasterketa bigarren eta azken igoeran erabaki zen. Hor, Laboral Kutxa jarri zen agintzen eta taldeak egindako ahaleginari etekina atera zion Asier Etxeberriak erasoa jota. Handik gutxira Unai Iribar taldekidea batu zitzaion eta azkenean biak elkarrekin helmugaratu ziren.
XLVI. GORLAKO IGOERA (Bergara – Gorla, 98,3 km)
1º ETXEBERRIA ZAFRA, Asier ELI LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 2:31:36
2º IRIBAR JAUREGI, Unai S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD denbora berean
3º ALVAREZ ARRIOLA, Imanol S23 EISER-HIRUMET 12 segundora
4º HEJMAN, Torbjorn Alerxander ELI TENERIFE BIKE POINT-PIZZERIA E 16 segundora
5º PERRY, Tobias John Ronald S23 LA TOVA-ASESORIA ALMUDEVAR 19 segundora
6º SUTTON, Louis David S23 NETLLAR – ALE 19 segundora
7º TERCERO LOPEZ, Fernando S23 EOLO KOMETA 19 segundora
8º MURIAS GARCIA, Xabier S23 LABORAL KUTXA-FUNDACION EUSKAD 21 segundora
9º ROMERO ALVAREZ, Francisco de Bo S23 BAQUE TEAM 38 segundora
10º JIMENEZ DURAN, Sergio ELI NETLLAR – ALE 47 segundora
TXIRRINDULARITZA
Bilbotik abiatuko da aurtengo Getxoko Txirrindulari Zirkuitua
Abuztuaren 1ean egingo den nazioarteko probak Bilbotik atera ondoren berreskuratuko du ohiko hiri-zirkuitua
Igor Arrietak irabazi du Loinatz proba
Abiatzen Txapelketa bukatzeko proba bakarra falta dela, Unai Iribar (Laboral Kutxa) dugu lidergoan
Anna Van Der Breggen nagusi Durango-Durango Klasikan
Munduko txapeldunak esprintean irabazi zion Van Vleuteni