EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Nafarroan eta Errioxan jokatuko dira 2022ko GRABNI Txapelketako finalerdiak
Nafarroan 8 jaialdi eta Errioxan 4 jaialdi jokatuko dira asteburu guztian zehar
Malerrekako Erronka txapelketako bigarren jardunaldia lehiatu da
Emaitzak: Mendiburu 18 Iantzi 9 eta Etxekolonea-Iturriaga 18 Aldaregia-Ruiz de Larramendi 22
Emakumeen Esku-pilotako IV. Bizkaia Txapelketa azken txanpan sartu da
Final haundia apirilaren 23an jokatuko da Bizkaia frontoian