EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskal Herriko selekzioak nazioarteko rugby 7 txapelketetan
RUGBYA Euskal Herriko Rugby selekzioak ordezkaritza izango du datozen egunetan Châteaulinen (Bretainia) eta Parisen jokatuko diren nazioarteko rugby 7 txapelketetan. Euskal Herria Kirola elkarteak Euskadiko Federazioarekin elkarlanean posible egin du sub 18 eta...
Euskal Kayak Surf Kopako lehen jardunaldia
KAYAK SURF Martxoaren 17an, Kayak Surfeko Gipuzkoako Txapelketa eta Euskal Kopa ospatu ziren Zurriolako hondartzan Itsasoak indarrez jo zuen, olatu handiak sortuz, baina goizaldean haize zakarra altxa zen, eta ondorioz, olatuak nahasi egin ziren. Marea...
Luis Maria Urizar nuevo líder del circuito tras la victoria conseguida en Amurrio
LASTERKETAK/MENDI DUATLOIA Amaia Luquin sige como lider en la clasificación femenina Los corredores que tomaron la salida en la séptima prueba del II. Circuito de Duatlon de Montaña de Euskal Herria celebrada en Amurrio, tuvieron la compañía de la lluvia...