EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Oiartzun garaile Mulierren aurka penaltika
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Partida bikaina jokatu da Mutiloan ( Nafarroan),apirilaren 8an bertako Mulier taldea eta Oiartzunen artean, binakako berdinketa eman da eta 8 penalti behar izan dira garailea erabakitzeko.Aurretik joan Oiartzun partidan zehar baina...
VII. Futbol Kopa abuztuaren 27an Elgoibarren
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA KOPA Emakumezkoen Euskal Herriko Kopa indarberrituta dator aurten. Lehiaketak bere zazpigarren ekitaldia beteko du, eta parte hartzaile kopurua igo egingo da, sei talderi kabida emanez. Gainera, Ipar Euskal Herriko ordezkari bat egoteak...
Euskal Herriko I gizonezkoen futbol txapelketa eta emakumezkoen VII kopa
FUTBOLA Durango Platertuena kafe antzokian aurkeztu zuen EH Kirolak gizonezkoen 1 futbol txapelketa eta VII emakunezkoen kopa, jona den urtarrillaren 11ean. Maila goreneko aurkezpena hau Arritxu Iribar eta Xabier Usabiaga Kazetaria ospetsuak gidatu zuten, eta...