EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Lasesarre prest dago Euskal Herriko Txapela nork eramango duen ikusteko
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Barakaldoko Lasesarre futbol zelaia prest dago abuztuaren 12an Athletic-ek eta Alavesek nor baino nor gehiago Euskal Herriko lehen txapelaren bila jokatuko duten partida hartzeko. 2003an inauguratu zen estadioak ia 8000...
Hiriak iragarkiz betetzen
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Geroz eta gutxiago gelditzen da Euskal Herriko gizonezkoen Lehen Txapelketako finala jokatzeko. Abuztuaren 12a bertan dago eta horrela adierazten digute gure hirietan aurki ditzakegun iragarkiek. Bi taldeak buru belarri ari dira...
Euskal Herriko Gizonezkoen Lehen Txapelketako Finalerako Sarrerak jada salgai
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Datorren abuztuaren 12an Barakaldoko Lasesarre futbol zelaian jokatuko da gizonezkoen Euskal Herriko Lehen Txapelketako finala eta bertan Athletic eta Alaves izango dira aurkari. Arratsaldeko 19:30tatik aurrera iazko lehen mailako...