EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Berdinketa ezinbestean: Athletic 0-Real Sociedad 0
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: elcorreo.com → berria.eus: Berdinketa triste bat Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga (Saborit, 70'), De Marcos (Williams, 66'), San Jose, Mikel Rico, Susaeta, Raul Garcia (Cordoba, 80') eta Aduriz...
Eibarrek gora: Alaves 1-Eibar 2
FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA Argazkia: JANAN RUIZ/ARGAZKI PRES [berria.eus] → berria.eus: Eibarrek eraman du jaitsieratik urruntzeko derbia Alaves: Pacheco, Alexis (Vigaray, 8'), Maripan, Rodrigo Ely, Ruben Duarte, Pina (Munir, 66'), Manu Garcia, Wakaso,...
Euskal Selekzioa vs. Txekia: nazioa, futbola eta oroimena.
Hauxe dugu lehen argazkia. Orriak pasatzen doazen neurrian, ikusiko dugu zelan ipintzen ditugun hauek hemen. Dena dela, hemen ez litzateke besterik sartu behar
jarraitu irakurtzen