EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Oiartzun 1-Añorga 2
Gaur arratsaldean Oiartzungo Karla Lekuonan Añorgak 2 eta 1 irabazi dio Oiartzun taldeari. Hartara, 2018ko Euskal Herriko Kopako 1. Multzotik Añorga pasatu da 2. fasera, pronostikoen arabera faboritoa Oiartzun zela pentsatzea bazegoen ere.
Mulier 5-Osasuna 4 (penaltietan)
Jokoa 0-0 amaitu ondoren, Mulier nagusitu da penalti jaurtiketan eta zuzenean pasako da Euskal Herriko Futbol Koparen 2. fasera, 4. multxoan bi talde bakarrik egokitu direlako.
Aviron Bayonnais 1-Pauldarrak 11
Pauldarrak 2. multzoko lehen kanporaketa pasatu ondoren San Ignacioren aurka jokatuko dute hurrengo kanporaketa, 3. multzotik bigarren fasera pasako den taldea erabakitzeko.