EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Kortabarriak eta Iribarrek jarriko diote II. Euskal Herria Txapela irabazleari
Inaxio Kortabarriak eta Jose Angel Iribarrek jarriko diote txapela irabazleari, larunbatean Irunen jokatuko den II. Euskal Herria Txapelaren finalean.
II. Euskal Herria Txapelaren Finala. Aurkezpen Ekitaldia
Gal Stadiumean bertan aurkeztu dugu II. Euskal Herria Txapelaren finala, Kortabarriak eta Iribarrek Atotxan ikurriña atera zuten une historikoaren argazkiarekin.
II. Euskal Herria Txapelaren finala
REAL SOCIEDAD – ATHLETIC CLUB
Gal Stadium (Irun) ~ abuztuak 4 ~ 16:15. Sarrerak: On-line → HEMEN; Zuzenean → Errealaren dendak (Donostia) → Ibainageko bazkideen arretako bulegoa (Bilbo) → Gal Stadiuma (Irun). Prezioak: 20 € (Tribuna), 10 € (Hegalak), 5 € (Gazteak -16).