EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

2019/05/01

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.

Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.

Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.

Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:

Athletic 2-Alaves 0, lehen bueltaren azken partidan

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: MONIKA DEL VALLE/ARGAZKI PRESS (berria.eus) → berria.eus: Athletic 2-0 nagusitu zaio Alavesi, urteko lehen derbian Athletic: Herrerin; De Marcos (Lekue, 82'), Etxeita, Laporte, Saborit; Iturraspe, Rico; Williams, Raul...

Berdinketa ezinbestean: Athletic 0-Real Sociedad 0

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: elcorreo.com → berria.eus: Berdinketa triste bat Athletic: Herrerin, Lekue, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga (Saborit, 70'), De Marcos (Williams, 66'), San Jose, Mikel Rico, Susaeta, Raul Garcia (Cordoba, 80') eta Aduriz...

Eibarrek gora: Alaves 1-Eibar 2

FUTBOLA/EUSKAL HERRIA TXAPELA   Argazkia: JANAN RUIZ/ARGAZKI PRES [berria.eus] → berria.eus: Eibarrek eraman du jaitsieratik urruntzeko derbia Alaves: Pacheco, Alexis (Vigaray, 8'), Maripan, Rodrigo Ely, Ruben Duarte, Pina (Munir, 66'), Manu Garcia, Wakaso,...