EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
VIII. Euskal Herria Kopa. Aurkezpena
VIII. Euskal Herria Koparen finala Amorebietan joaktuko da, Urritxe futbol zelaian, irailaren 1ean, larunbata, 16:00tik hasita.
VIII. EH Koparen finala: EROSI ZURE SARRERA
Erosi zure sarrera ONLINE. Prezioa: 7 euro. Amorebieta Klubeko bazkideek doan izango dute sarrera eta 14 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango
OPARI BIKAINAK ZOZKATUKO DITUGU
Opari oso inportanteak eta ugariak banatuko ditugu sarrera duten ikusleen artean opari ; partidaren atsedenaldian zozkatu egingo ditugu saldutako sarrera zenbakien artean