EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Athletic-Eibar, maiatzaren 29an
IX.Euskal Herria Koparen bigarren finalerdia, Athletic-Eibar, maiatzaren 29an jokatuko da, Galdakaon, 19:30etan. Sarrerak 7€. CD Galdakaoko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN
Reala-Alaves, maiatzaren 28an
IX.Euskal Herria Koparen lenen finalerdia, Reala-Alaves, maiatzaren 28an jokatuko da, Arrasaten, 19:30etan. Sarrerak 7€. Mondragon CFko bazkideek eta 14 urte artekoek, DOAN
San Ignacio 0-1 Eibar
IX.Euskal Herria Koparen final-laurdenetan Eibar nagusitu da Udal Kiroldegia (San Ignacio) zelaian jokatutako kanporaketan. Finalerdietan Athleticen aurka jokatuko du, Galdakaon