EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Euskadiko Halterofilia Federazioak ofizialtasuna eskatu dio Nazioarteko Federazioari
Euskadiko Halterofilia Federazioak formalki eskatu du Nazioarteko Halterofilia Federazioko kide izatea
Euro Basque Rugby Challenge 2019
Aviron Bayonnais, Biarritz Olympique-Pays Basque, Anglet, Hernani, Ordizia, Getxo eta Bera Bera artituko dira Euro Basque Rugby Challenge (EBRC) – Euskal Errugbi Ligako lehen edizioan
Kayak surfeko Euskal Selekzioa txapeldun, Peruko munduko txapelketan
Euskal Selekzioak bere seigarren munduko txapelketa irabazi du Huanchacon (Peru). Banakakoan ere sei urrezko domina, zilarreko lau eta brontzeko hiru domina irabazi ditu