EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Osasuna 4-2 Alaves
Lehen garaipena lortu du Osasunak IV. Euskal Herri Txapela 2019/20 edizio honen bosgarren jardunaldian. Azkenean sei gol markagailuan, gorritxoen pozerako beti ere
Bizkaia da Euskal Herriko Bote Luzeko txapelduna
Igande honetan Berrizen jokatutako finalean 7-3 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari
Iker Vicente txapeldun Euskal Herriko aizkolari txapelketan
Iker Vicente Otsagabiako aizkolaria suertatu da txapeldun lehenengo aldiz Gasteizen jokatu den Euskal Herriko aizkolari txapelketan.