EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

2019/05/01

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari

“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.

Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.

Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.

Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:

EHTxapela, mahai bueltan

EHTxapela, mahai bueltan

Jose Luis Mendilibar, Asier Garitano, Jagoba Arrasate eta Gaizka Garitano elkarrekin afaldu zuten derbien besperan

Eibar-Alaves, igandean

Eibar-Alaves, igandean

Igandean jokatuko da Eibar – Alaves, IV. Euskal Herria Txapelaren zazpigarren partida, Ipuruan, arratsaldeko 16:00etan

Osasuna – Athletic, igandean

Osasuna – Athletic, igandean

Igandean jokatuko da Osasuna – Athletic, IV. Euskal Herria Txapelaren seigarren partida. Arratsaldeko 14:00etan, Sadarren