EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Igandean Asteasun jokatuko den txapelketa berezia aurkeztu dute
Duela 29 urteko Goenatxo I.aren omenaldiaren ekitaldia eredu hartuta lehiaketa ezin ederragoa antolatu dute
Kerman Lejarraga, Europako Super Welter titulurako hautagaia
Isaac Real katalanaren aurkako borrokaldia iragarri dute oraindik zehaztu gabeko datan
Euskal Herriko 3.Mailako Aizkora Txapelketaren finala jokatu da larunbat honetan Otxandion
Eneko Saralegi txapelduna eta Ioritz Gisasola txapeldunordea igo dira bigarren mailara