EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Alaves-Eibar, otsailaren 8an
Alaves – Eibar otsailaren 8an jokatuko da, arratsaldeko 18:30etan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako lehen partida izango da
Leitzako Aurrera CD eta Donostiako Sei Herri kirol elkarteen arteko akordioa
EUSKAL HERRIA KIROLA Elkarteko presidentea, Carlos Aguirre; presidenteordea, Julian Zabaleta eta diruzaina, Amaia AzpirozAKORDIOA DONOSTIAKO SEI HERRI KIROL ELKARTEA ETA LEITZAKO AURRERA CD Orainarte, EH Kirola Donostiako Sei Herri kirol elkarteak kudeatu badu...
Euskal Herriko Sokatira Txapelketako bina jardunaldi asteburuan
Larunbatean Azkoitian gizonekoak 680 kiloko kategorian zein emakumezkoak 540 kilokoan eta igandean Mungian 640 kiloko kategoriko gizonezkoak