EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Urrezko Aizkolarien ekitaldia Abadiñon
Txikia V. eta Mugerza irabazle binakako aizkoran, Nerea Sorondok bere hirugarren garaipena lortu zuen eta Magunazelaiak Julen Diazi irabazi zion harrijasotzean
Igandean, Reala-Athletic
Reala–Athletic otsailaren 9an jokatuko da, arratsaldeko 14:00etan, Anoetako futbol zelaian. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako bigarren partida izango da
Ostiralean, Alaves-Eibar
Alaves–Eibar otsailaren 7an jokatuko da, ostiral honetan, 21:00etan, Mendizorrotzan. IV. Euskal Herria Txapelaren bigarren bueltako lehen partida izango da