EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Arrizabalaga-Aldai eta Larrarte-Ruiz de Larramendik jokatuko dute pilota mistoko finala
Aldai-Arrizabalagak 22-11 irabazi diete Bergara-Aldairi. Larrarte-Ruiz de Larramendik 22-19, Garai-Mendizabali
Oriotarrak nagusi San Pedroko Estropadan
Senior emakumezko zein gizonezkoen kategorian garaipena eskuratu zuten orioko traineruek. Gazteek eta beteranoek osatutako taldean zarauzko Badok 13 garaile
Aizkora zein harrijasotze finalak lehiatu ziren larunbatean Azpeitian
Larrañaga-Rekondo eta Irati Astondoa aizkoran eta Peñagarikano harri jasotzen txapeldunak izan dira