EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari

Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Eibar 1-2 Reala
Realak irabazi du IV. Euskal Herria Txapela 2019/20 edizioaren bigarren bueltako bosgarren partida. Koronabirusi aurre egiteko neurriak direla eta, publikorik gabe jokatu da neurketa
Emakumezkoen Gomazko Paletako EH Irekiko eta Eliteko finalak
Eliteko finala eta Irekiko 1., 2. eta 3. mailako finalak lehiatu ziren larunbatean Mallabian
Eibar-Reala, ateak itxita
Espainiako Gobernuak erabaki du kirol lehiaketa guztiak ateak itxita jokatzea. Gaurko Eibar-Reala zein IV. Euskal Herria Txapelako hurrengo hiru jardunaldiak ere ateak itxita jokatuko dira