EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
FIFA20 Euskal Ligako bigarren fasea
150 jokalari aritu dira lehen fasean. Bigarren fasean talde bakoitzeko ordezkarien arteko liga jokatuko da. Finalerdiak, apirilaren 11n jokatuko dira eta finala apirilaren 12an
Eusko Label eta Eusko Tren ligek aurkeztu dute aurtengo egutegia
Eusko Label liga ekainaren 28an hasiko da, oraindik zehaztu gabeko leku batean, eta Euskotren liga uztailaren 4an, Coruñan (Galizia)
Martin Fiz Maratoia atzeratu egin dute
Aurtengo beste data baten bila dabiltza antolakuntzako kideak, maiatzaren 10erako aurreikusia zegoen lasterketa atzeratu ondoren