EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Txapelketa guztiak atzeratu ditu Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzak
Horren ondorioz, 2022ko Miarritzeko Munduko Txapelketa 2023ra atzeratu da sailkapen fasea bermatzeko
Euskal Herriko Sega Liga ez da aurten lehiatuko
Uztailean Eslovenian jokatzekoa zen munduko sega txapelketa ere ez da egingo
Emakumezkoen World Tennis Gasteiz Hiria Txapelketa bertan behera
Kategoriaz igotzeko zen txapelketa, iazko ITF 25.000 mailatik ITF 60.000 kategoriara urratsa emanda