EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
Edurne Pasaban, hamar urte munduko gailurrean
Maiatzaren 17an hamar urte beteko dira, Shisha Pangma igo eta munduko 14 zortzimilak igotzen zituen lehenengo emakumea bihurtu zenetik
Aitor Xabier Ruiz de Luzuriaga: “Praktika komunitarioa abian jartzera goaz”
Kirol psikologo, kirol eta hizkuntza aholkulari. Kirolean euskara sustatzeko bideaz aritu gara berarekin
[BIDEOA] Etxeko elkarrizketak: Martxel Toledo (18’55”)
Bideo formato berri honekin hasteko Martxel Toledo aukeratu dugu, ESAITen ibilbideaz eta aurrera begira daukagun bideaz aritzeko