EUSKAL SELEKZIOA/PILOTA
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioari
Asier Aspuru pilotariak uko egin dio Espainiako selekzioarekin jokatzeari
“Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, adierazi du. Erabaki berdina hartu dute Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek ere.
Aurtengo urrian Munduko Pilota Kopa jokatuko da. Hitzordu horri begira, Espainiako selekzioarekin entrenatzera deitu dituzte Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariak. Hirurek ezetz esan diote Alfonso Sanz Espainiako trinkete arloko hautatzailearen eskaintzari. “Espainiako selekzioak ez nau ordezkatzen”, adierazi du Aspuruk. “Soilik Euskal Herria ordezkatzen jokatuko nuke”, gehitu du.
Euskal kirolariak Espainiako selekzioarekin joatea Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasun eza “normalizatzea” dela iruditzen zaio. Uko egitea, aldiz, gaia “sozializatzeko” eta “ofizialtasunaren aldeko kontzientzia sortzeko” modu bat dela uste du.
Asier Aspuru behean eta eskumako aldean ikurrina eusten:
XXXVIII. Euskal Herriko Pala Txapelketa ari da jokatzen Oiartzunen
Martxel Toledo, antolakuntzako kidearekin elkarrizketa
Hondarribia eta Orio azkarrenak, Coruñako lehen jardunaldian
Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen banderak igande honetan erabakiko dira
Eta kirolean zer? Ahal Dugu-Podemosen erantzunak
AHAL DUGU-PODEMOS: «Iruditzen zaigu EAJren eta PSEren gobernuak interes gutxi duela kirolean berdintasun-eredu erreal bat ezartzerako orduan»